![Pepa Gogoan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202001/24/media/marisol-moso.jpg)
![Pepa Gogoan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202001/24/media/marisol-moso.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ene haurtzarokoak dira Marisoli buruz ditudan lehenengo oroitzapenak. Haren pelikulak ohikoak ziren igande goizeko gaztetxoentzako saioetan. Ez nituen oso gustuko, egia esan. Abestiz jositako filmak amorragarriak egiten zitzaizkigun. Gainera, argumentua bertsua zen beti: Inguru batean bizi ziren guztiak, triste eta haserre zeuden Marisol agertzen zen arte. Harrezkero denak ziren kantuak eta dantzak.
Film txepel horien mezua, honelako zerbait izan liteke: umore txarrez baldin bazaude ez inori errua bota, zeuk duzu ardura guztia. Ikasi behar duzu inguruan dituzun gauza eder guztiez gozatzen, Monty Pythonekoek ironiaz 'Brian's Life' pelikulan abesten zuten bezala: «Always Put on the Bright side of Life», alegia, koka zaitez bizitzaren alde distiratsuan. Francoren garaikoak ziren pelikula horiek. Gehiagorik ez deklaratzeko.
Hirurogeita hamarretan, nerabe bilakatuta, OTI festibalean kantatzen gogoratzen dut. 'Niña' izeneko kantuarekin aurkeztu zen eta bigarren postua lortu zuen. Abestiaren hitzetan neska nerabe bati zuzentzen zitzaion, hain zuzen, presarik ez izateko eskatuz: «Espera, espera, aún te queda mucho por caminar», zioen errepikak.
Baina ez zuen ematen aholku hori berarentzat gustuko zuenik. Prentsa arrosako gai bihurtu zen. Lehenengo, ezkontza zela eta, handik gutxira dibortzioagatik.
Gogoan dut, baita ere, nola egun batetik bestera ikono erotiko bihurtu zen. Haren ahotsa baxu bilakatu zen. 'Corazón Contento' eta 'Ven, Ven' singleak agertu ziren etxean -lagun batek ekarrita edo- eta lehenengo aldiz, haren abestiekin hasi nintzen gozatzen.
Herriko parkean zegoen prentsa-kiosko hartan, egun batean, haren gorputz biluzia ikusteko aukera izan genuen. 'Tombola' eta 'Cabriola' ahots altu horrekin abesten zuen neskatoak, munduari erakusten zizkion titiak. Gizonezkoak aho bete hortz zeuden irudi horren aurrean. Iruzkinen bat datorkit gogora, baina hobe ez aipatu. Orain dela gutxi, telebistan eskaini zuten erreportaje batean jakin dudanez, argazki horiek beraren baimenik gabe argitaratu omen ziren, eta argitaratzeak, atsekabe itzela eragin zion.
Baina ezustekoak ez ziren bukatu. Antonio Gades dantzariarekin ezkondu ostean, ohiko bihurtu zen komunisten ekitaldietan. Eta horrek etsai gutxi ekarri ez, eta, Herri Batasuneko ekitaldiren batean ere agertu zen. «Zoriontsu? –esaten zuen Gadesek elkarrizketa batean- guk ezin dugu zoriontsu izan. Gu komunistak gara, eta munduan miseria eta injustizia dauden bitartean, ez gara zoriontsu izateko gai izango».
Honakoa 1985eko egunen batean gertatu zen. Donostian 'Caso Cerrado' pelikula aurkeztu ostean, fokuetatik kanpora betiko kokatzea erabaki zuen. Eskaintza guztiak errefusatu omen ditu, horietako batzuk benetan tentagarriak. Baina ez. Pepa Floresek alderatu zituen fama eta zeukan bizitza, eta horrek, bitxia bada ere, haren mitoa handitu du.
Orain dela hogei bat urte, Maria Esteve-rekin, Peparen alabarekin, hitz egiteko aukera izan nuen. Berak esan zidanez, ama pozik bizi zen itzalean. Haren erabakiak ekartzen digun mezua, nire ustez, interesgarria da oso. Garai hauetan, fama lortzeagatik, asko hil egingo liratekeen garaiotan, ospea bere eskura duen emakume batek arbuiatu egiten du ospe hori; areago, bere antzinako zorigaitzaren arrazoia omen du. Auskalo, zer ikusi ote duten begi triste horiek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.