Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Pello Zabala, Donostian liburuaren aurkezpen ekitaldian. LUIS MICHELENA
Pello Zabala Arantzazuko fraideak natura eta eguraldia hizpide dituen liburua plazaratu berri du

Pello Zabala Arantzazuko fraideak natura eta eguraldia hizpide dituen liburua plazaratu berri du

Orain duela 20 urte plazaratutako argitalpen publikoa egokitu egin du eguraldi iragarleak

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 9 de diciembre 2019, 23:07

Pello Zabala Arantzazuko fraideak natura eta eguraldia hizpide dituen liburua plazaratu berri du. Orain duela 20 urte plazaratutako argitalpen publikoa egokitu egin du. 'Natura labur mintzo' izeneko liburua Alberdania argitaletxeak plazaratu du. Lehendabiziko edizioan idatzitakoa laburtu du Zabalak.

Liburua adin guztietako irakurleei doa bideratuta. Bertan antzinako sinesmenak, esaera zaharrak eta gaur egungo jakintza uztartzen ditu. Gainera, lehendabiziko edizioan eskaini izan zituen zenbait eduki kendu ditu. Izan ere, internet eta teknologia berriek zeharo aldatu dituzte eguraldi iragarpenak egiteko prozesua eta duela bi hamarkada balio handikoak ziren zenbait parametro egun soberan daude.

Halaber, esaera zaharren esparrua ere murriztu egin du Zabalak, euskarazkoak ez diren esamoldeak liburutik kanpo utzi baititu. Dena den, edukiz egokitua izan bada ere, informazio mordoa barnebiltzen du lan honek. Zabalak dioenaren arabera, erraztu egin du liburua. Bertan naturak zenbateraino moldatzen gaituen topatuko du irakurleak.

Pello Zabala Arantzazuko fraide frantziskotarra da, Euskal Herrian naturaren eta eguraldariaren arteko loturan gehien ikertu duen pertsonetako bat. Euskadi Irratian hainbat urtetan musika eta eguraldi iragarpenak egin izan ditu. Era berean, irrati kate berberean 'Klasikoak gaur' irratsaioa aurkeztu zuen, 5.000 saiotik gora izan duena. Saio honek musika klasikoa zuen ardatz.

Gainera, azken urteotan 'Berria' egunkariaren blog komunitatean ibili izan da 'Mendiko Behatokiak' izeneko esparrua idazten. Hauxe Zabalak kaleratuko duen hirugarren liburua izango da. 2000. urtean 'Egunez egun, sasoien gurpilean' lana kaleratu zuen Alberdaniaren eskutik. 2006. urtean, aldiz, argitaletxe berberak 'Arantzazuko teilatik eguraldiari begira' liburua kaleratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pello Zabala Arantzazuko fraideak natura eta eguraldia hizpide dituen liburua plazaratu berri du