Borrar
Joxean Agirre eta Pello Lizarralde. 111 AKADEMIA
Pello Lizarralde eta Joxean Agirreren artean egongo da iazko 111 Akademia sariaren irabazlea

Pello Lizarralde eta Joxean Agirreren artean egongo da iazko 111 Akademia sariaren irabazlea

Epaimahaiak apirilaren 22ra arte izango du bat aukeratzeko, eta hil amaieran jakinaraziko du nork irabazi duen

Paul Picado

Lunes, 12 de abril 2021, 12:35

Laster jakingo dugu iazko 111 Akademia sariaren irabazlea nor izango den. Izan ere, dagoeneko biren artean egongo da lehia, eta Akademiako kideek apirilaren 22ra arte izango dute bat hautatzeko. Finalistak, Pello Lizarralde eta Joxean Agirre dira, eta haien lanak, 'Argiantza' eta 'Nobela errealista bat' hurrenez hurren. Azkenean, hil amaieran jakinaraziko dute nork irabazi duen.

Sari hori, berez, 111 Akademiak urtero banatzen duen literatura arloko saria da, eta Akademia, berriz, Euskal Herriko literaturazaleen bilgunea da. Guztira, 200 irakurle inguruk osatzen dute, eta liburuak irakurri eta haien iruzkinak egiten dituzte. Horrela, 111 Akademia saria sortu zuten eta, 1996. urtetik banatzen dute, urtero.

Euskarazko lanak saritzen ditu eta 2019. urtean Karmele Jaiok irabazi zuen, 'Aitaren etxea' lanari esker. Iazkoa banatzea falta zen, baina Covid-19ak ekarri zuen egoera bereziaren ondorioz, atzeratzen joan dira.

Lehen bozketa egiteko azken eguna otsailaren 26a izan zen, eta hor, bost lan aukeratu zituzten, besteak beste, Luis Garderen 'Aireportuko musika', Pello Lizarralderen 'Argiantza', Uxue Alberdiren 'Dendaostekoak', Idoia Garzesen 'Mendiko Gaitza' eta Joxean Agirriren 'Nobela errealista bat'. Bozketa horretan, Akademiako 92 kidek parte hartu zuten.

Bigarren bozketan, horietako baten aldeko botoa bidali behar zuten kideek, martxoaren 26a baino lehen. Libururen batek boto guztien % 40a lortzen bazuen, sariaren irabazlea zuzenean izango zen, baina hori ez denez gertatu, botorik gehien lortu zituzten lehen aipatutako bi lan horiek sailkatu ziren finalera. Orain, esan bezala, apirilaren 22ra arte izango dute Akademiako kideek irabazlea hautatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pello Lizarralde eta Joxean Agirreren artean egongo da iazko 111 Akademia sariaren irabazlea