Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Jueves, 15 de marzo 2018, 23:53
Pedro Guerra kantautore kanariarrak Ángel González poeta asturiarraren omenezko kontzertua eskainiko du larunbatean, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, atzo hasi zen Bilbaopoesia jaialdiaren barne.
Bilbaopoesia jaialdiak Poesiarekin duen urteko topaketa nagusia hogei egile inguru jasoko du ostegun honetatik aurrera Bidebarrieta Liburutegiko Kulturgunean. Egile horien artean Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido García Valdés edo Juan Carlos Mestre egongo dira, besteak beste.
Udalak azpimarratu duenez, musikak ere leku berezia izango du programazioan, Pedro Guerra kantautorearen eskutik, besteak beste. Kantautore kanariarrak kontzertua eskainiko du bihar, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ángel González poeta asturiarraren omenez. Egilea -Letren Asturiaseko Printzea Saria 1985ean- hil zenetik hamar urte betetzen diren honetan, Guerrak haren poematan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Adiskidetasun eta harreman estua zuten, 'La palabra en el aire' diskoliburua argitaratzeko elkarlanean 2003an aritu zirenetik.
'Pedro canta a Ángel González' izeneko kontzertua arratsaldeko 20.00etan hasiko da, eta 10 euro balio duten sarrerak salgai daude dagoeneko Power Recordsen eta Bilbao Kulturaren webgunean.
Beste alde batetik, datorren azteazkenean, martxoaren 21ean, poesiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat etorriz, Bilbaopoesiak beste errezitaldi bat jasoko du, Héctor Alterio (Buenos Aires, Argentina, 1929) antzezle beteranoaren eskutik, José Luis Merlin musikari argentinarrak gitarrarekin lagunduta. 'Como hace 3.000 años' izenburua daraman egitasmoak, Alteriok, erabat identifikatuta sentitzen den poema aukeraketa bat (León Feliperenak batez ere) interpretatzeko zuen nahia betetzen du.
Udalak azaldu duenez, Alteriok errezitaldi horretarako egiten duen proposamena «oso berezia» da, poemak era klasikoan errezitatu beharrean, antzeztu egiten dituelako. «Horrela, ez dira metrika edo melodia bidea markatzen dutenak, antzezpena baizik, ez du esentzia bakarrik bilatzen, ikuskizuna ere bilatzen du». Errezitaldirako sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak Bidebarrietako Liburutegian bertan jaso ahal izango dira, ostegun honetatik aurrera - larunbatean eta igandean izan ezik- liburutegiko ordutegian, gehienez ere bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.