UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 22 de julio 2021
Patri Urkizuk 'Suaren Froga' eleberri historikoa landu du, Joanes Lopez Zeraingoaren nondik-norakoak aztertzen dituena. Bertan errealitatea eta fikzioa uztartzen dira. Duela urte batzuk hasi zen Urkizu Joanesen bizitza ikertzen. Izan ere, Pariseko liburutegi baten Lopez Zeraingoak egindako izpirituekin zerikusia zuen liburu batekin egin zuen topo. Hala, bere bizitza aztertzen ibili zen denbora askoan.
Publicidad
Joanes Lopez Zerainen jaio zen 1488. urtean eta Granadan zendu 1530ean. Honek inkisizioaren suan erreta amaitu zuen, luteranoekin zerikusia zuten liburu batzuk idazteagatik. Hori dela medio, garai hartan gipuzkoarrari jazotakoak ematen ditu aditzera Urkizuk. Era berean, obran solasaldi ezberdinak ere ageri dira, protagonistaren garaikide batzuekin batera, hala nola, Desiderio Erasmo, Martin Azpilikuetako, Inazio Loiolako, Migel Egiako eta Luis Vives.
Errenazimenduaz mintzatzen da lana, erreforma eta kontrarreformaren garaiaz, hain zuzen ere. Bi doktrinok hainbat hildako, torturatu eta miseria eragin zituzten, eta guzti hori ematen da ezagutzera.
Patri Urkizu irakasle eta idazle euskalduna dugu. Filologia Erromanikoan lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean. Era berean, Euskal Filologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Errenteria eta Donostiako Institutuetan irakasle izandakoa da, baita EUTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madriden UNEDeko unibertsitateetan irakasle izan ere.
Bestalde, hainbat erakundetako kide eta zuzendari izan da: Lezoko alkate, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari (1898-1993), Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura arloko zuzendari eta baita Espainiako Narratiba Sari Nazionaleko epaimahaikide izan ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.