Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 7 de julio 2020, 21:51
Pasa den urtean 1,7 milioi hies kasu berri antzeman zituzten nazioartean. Era berean, azken hamar urteen buruan gaixotasun horregatik munduan kutsatutakoak %23 jaitsi dira. Datuak Unaids erakundeak eman zituen ezagutzera astelehenean, Genevan (Suitza), hiesaren nazioarteko egoeraren harira kaleratu berri duen txosten batean.
Afrika ekialdean eta erdialdean antzeman dira kasu gehienak, baina zonalde horietan 2010. urtean baino %38 gutxiago dira. Europa ekialdean eta Asia erdialdean, aldiz, %72 handiagotu da kutsatuen kopurua. Gainera, kasuen hazkunde nabarmena eman da Ekialde Hurbilean, Afrika iparraldean eta Hego Amerikan. Pasa den urtean 38 milioi pertsonak sufritu zuten hiesa, 1, 8 milioi haurrak ziren.
Afrika hegoaldeko emakumeek eta haurrek jarraitzen dute kolektiborik zaurgarrienetako bat izaten, zonalde horretako kutsatuen % 59 suposatzen baitute eta nazioartean dauden kutsatuen %48. Gaixotasun horrek erlazio estua aurkezten du munduan barrena emakumezkoek pairatzen duten sexu indarkeriarekin. Izan ere, kutsatutako emakumeen herenak baino gehiagok jasan izan du sexu indarkeria.
Hiesak jota hildako pertsona kopurua ere zeharo murriztu zen iaz. Orotara, hiesarengatik munduan pasa den urtean 690.000 pertsonak galdu zuten bizitza. Azken hamarkadako zifrarik txikiena izan zen pasa den urtekoa, 2010etik %39 jaitsi baitira zendutakoak.
Nahiz eta azken urteko zifrak hobeagoak izan, Unaidsek azpimarratu du koronabirusaren krisiak egoerak txarrera egitea ekar dezakeela, hiesaren aurkako tratamendua sei hilabetez gelditzeak 500.000 heriotza gehiago eragin baititzake munduan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.