Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 3 de enero 2025, 13:50
Musika Bulegoa sarien 9. edizioa jarri dute dagoeneko abian, eta gala Gasteizko Jimmy Jazz aretora itzuliko da aurten, iaz Nafarroan izan ondoren. Hala, 2025eko urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik euskal musika eszenako eragileek beren proiektuak aurkeztu ahal izateko deialdia. Ekimenak 11 artista edo musika talderen lana aitortuko du.
Jakina denez, Musika Bulegoa Sarien helburuetako bat da euskal musikaren sektoreari balioa ematea, baita artisten sorkuntza sustatu, haien lana ezagutzera eman eta erakuslehio izatea ere. Azken finean, ekimen honek bilatzen duena da Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta euskal musikarien eta euskal musikaren sektoreko eragileen jarduera aitortzea. Eta horregatik ez dago inolako kategorizaziorik, beste lehiaketa batzuetan ez bezala.
Hala ere, euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen. Betiere, edozein euskal musikarik sortu edo interpretatzen baditu, noski, musika generoa edozein dela ere. Hori bai, lanak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuak izan beharko dira jendaurrean.
Besteak beste, Zea Mays, Izaro, Su Ta Gar, Chill Mafia, Gabriel Erkoreka konpositore eta pianista, Kepa Junkera, Teresa Catalán konpositore nafarra, Bilboko Kafe Antzokia edo Eresbil Musikaren Artxiboa izan dira sarituak aurreko edizioetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.