'Abusun Euskarari, 1000 baietz!' ekimenean parte hartu

Zehaztutako ibilbide zirkular bati, Kaños eta Ibaizabal parketik, 1.000 buelta ematea lortzea da helburua, izan ere, «gure egunerokotasunean euskararen erabilera sustatu nahi dugu»

Viernes, 17 de mayo 2024, 09:21

Euskararen aldeko ekimen oro ongietorria da eta, horregatik, Abusu Ikastolak, bere egunerokoan, euskara bere esku dituen modu guztietan sustatzen saiatzen da. Ekarri digun azken proposamena 'Abusun Euskarari, 1.000 baietz!' da, eta, horren bitartez, Bilbon eta Abusu auzoan euskara sustatzen saiatuko da. Nola? Bada, «zehaztutako ibilbide zirkular batetik, Kaños eta Ibaizabal parketik, 1.000 buelta ematea lortu behar dugu bertaratutako guztion artean. Euskal Herriari buelta sinbolikoa ematea bezalakoa izango da, gure egunerokotasunean euskararen erabilera sustatzeko», diote bere arduradunek.

Publicidad

Ekimena igande honetan, maiatzaren 19an, ospatuko da, 10.00etatik 14.00etara, eta parte-hartzaile bakoitzak ematen dituen bueltak zenbatzeko akreditazioak Ikastolan bertan lortu ahal izango ditu, egunean bertan edo lehenago. Txartelek bi euro balio dituzte eta bertaratutakoek zenbat bira egin ahal izan dituzten apuntatu ahal izango dute.

Esan bezala, Abusu Ikastola era guztietako ekimenak antolatzen ari da auzoan euskara sustatzeko. Duela bi urte, pandemiaren osteko murrizketarik gabeko lehen Ibilaldia antolatu zuen, 'Erro Harri Har' lelopean. Ekimen hori Ondarroako Zubi Zahar ikastolaren eskuetara pasa zen iaz, eta, aurten, bestalde, maiatzaren 26an (igandea) ospatuko da Getxoko San Nikolas ikastolaren eskutik.

Bilboko auzoko ikastola horrek ere Korrikaren lehen kilometroak egin zituen aurten Bizkaiko hiriburuan, eta, hori gutxi balitz, 'Gaubela literarioa' ekimena antolatu zuen duela hilabete eskas, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle gehienen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Orain, bestalde, euskararen alde gutxienez 1.000 buelta ematea proposatzen digu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad