

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Euskal egunkari batean liburuen kritikak egiten dituen kazetaria Madrilera bidali dute hil berria den kantari punki baten bizitzaren azken aldean zer gertatu den azaltzeko. Fermin Alberdi (hala deitzen baita kazetaria, narratzailearen papera ere jokatzen duena), beraz, Madrilera abiatuko da garai batean punk mugimenduaren erdigunean egon zen kantariaren irudiaren bila, kantari hau, Sebastian Saldias, egun batean desagertu baitzen Euskal Herritik eta bere heriotzaren egunera arte inork ez baitzuen haren berririk izan.
Felipe Juaristi Erein. 256 orr. 18 euro
Abiapuntu honekin, 'Erbesteko elurra' ikerketa-nobela izan zitekeen, protagonistak desagertutako kantariaren bizitza berreraikitzeko egiten dituen ahaleginak kontatzen dituen idazlana. Baina ez da hori Felipe Juaristik irakurleari eskaintzen diona. Argumentuaren hari nagusi horrek, egin esan, atal batzuetan izan ezik garrantzi txikia du eleberriaren garapenean eta aitzakia gisa funtzionatzen duela dirudi narratzailearen predikuak aurkezteko. Narratzaileak etengabe egiten du hausnarketa, euskal gizarte eta kulturaren inguruan besteak beste, dena bere kritikaren jomugan. Eta kritika egiteko baliabiderik inportanteena, ia bakarra, parodia da. Parodiaren erabilerak argumentuaren mugak gainditzen ditu eta idazkerara ere lerratzen da, idazle barrokoen imitazioa eginez, estilo hanpatu bihurriarekin. Hermeneuten kastakoa izango balitz bezala, narratzaileak hitzen hoskidetasunean kontzeptuen arteko harreman sakonak aurkitzen ditu errealitatearen interpretazioa egiteko. Parodiak, bestaldetik, berezkoa du esajerazioaren bidez ezaugarriren bat nabarmentzea, eta honek inplikatzen du topikoak erdigunean jartzen direla, xehetasunak eta zehaztasunak, errealitatearen tolesturak azken finean, baztertuz.
Eleberria orokorrean dibertigarria da, 'euskaltasunarekiko' kritikoa, baina narratzaileak intsentsu usainetik ezin aska daitekeen predikatzaile nekaezinetik asko duenez gero, azkenean parodia gehiegi luzatzen da, haren indarra neurri batean motelduta geratzen delarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.