Borrar
Parodiaren bideetatik

Parodiaren bideetatik

Sábado, 2 de mayo 2020, 21:09

Joxean Agirrek literatura idazten duenean, irakurleek denbora dibertigarria pasa dezaten nahi du, hauxe da bere helburu nagusia, eta oinarrizko planteamendu hau ezin da bazterrean utzi 'Nobela errealista bat' bezalako idazlan baten aurrean gaudenean. Denbora dibertigarria pasatzeko parodian rrotzen den umorea du lanabesik garrantzitsuena. Eleberri honen kasuan protagonista taxizalea da, eta bere bezeroei abertzaleen istorioak kontatzeko ohitura du: bezeroa nolakoa izan, halako istorioa kontatzen dio taxian aireportutik behar den lekura daraman bitartean. Taxizalea, gizon heldu xamarra, ezkonduta dago, baina ezin esan daiteke bere bizitza oso zoriontsua denik, emazteak maitalea du-eta. Argumentua gorabehera handirik gabe aurrera doa narratzailearen papera ere jokatzen duen taxizaleak istorioak eta anekdotak kontatzen dituelarik. Baina eleberriaren izaera aldatzen da emaztearen maitalea, idazle bat, modu arraroan hiltzen denean. Momentu horretan, argumentuak bihurgune errokanboleskoa eginda, idazle hori idazten ari zen nobela bukatu beharko du protagonistak, haren heriotzaren gorabeherak argitzen dituen bitartean.

Thriller politiko poliziakoaren parodiara lerra-tzen da liburua. Jakina, parodia denez, honelako literaturan ohikoak diren topikoak erabiltzen dira edonon. Hor agertuko da ikerketan laguntzaile moduan neska gazte panpoxa, protagonistaren fantasia erotikoak piztuz. Hor agertuko dira gaizkile arriskutsuak, eta borrokak… Bestalde, narratzailearen elukubrazioen artean nobelagintzari buruzko teoria moduko bat agertuko da, joko metaliterariorako aukera ere ematen duena.

Nobela errealista bat

  • Datuak Joxean Agirre | Elkar. 200 orr. 19,50 euro

Nobelak, beraz, elementu desberdinak nahasten ditu, irakurlea dibertitzeko helburu argiarekin. Edonola ere, umorea erabiltzen denean, kontuz ibili behar da errepikapenekin. Abertzaleen anekdoten sorta hain luzea da, ia amaigabea, argumentuarekin erlazio argirik ez duten istorioen segida izanik gainera, non azkenean, dibertigarria izateari utzi gabe ere, pixka bat nekagarria gerta daitekeen nobela hau.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Parodiaren bideetatik