Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión

Parkea Musik Fest, Parke Teknologikoen langileen rock-a ikusarazteko ekimena, gaur

Ekitaldia edonorentzat irekia eta librea izango da, eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian egingo da, ostegun honetan, 17.00etatik aurrera

Jueves, 6 de octubre 2022, 11:01

Langileek, beren lanetan buru-belarri aritzen diren pertsonak izateaz gain, beste hobby batzuk ere izaten dituzte, askotan sormen eta kultura jarduerarekin lotutakoak. Hala, alderdi hori sustatzeko helburuarekin, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 'Parkea Musik Fest' ekimenaren beste edizio bat hartuko du ostegun honetan, urriaren 6an. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bultzatutako ekimena da, langileen talentu sortzailea ikusarazteko eta lanerako eremua esperientzia sozial eta kulturalei irekitako ekosistema bihurtzeko ere.

Publicidad

Ekitaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian (101 eraikina) egingo da. 17.00etan hasiko dira happy hour-a eta lehenengo kontzertua, eta, ondoren, gainerako taldeek joko dute, guztiak rock ukitukoak. Saioa hasiko dutenak 'Desert Tracks' (17:00etan) izango dira; ondoren 'Old Skull' (17:45ean); gero 'Red Crocodile' (18:30ean); horien ostean 'Red Night Man' (19:15ean); eta, azkenik 'Rojo Nieve' (20:00etan).

'Desert Track'-eko kideek Biofisika Institutuan lan egiten dute ; 'Old Skull' taldekoak, berriz, Ingeteam-etik datoz, 'Red Crocodile'ekoak antzera. 'Rojo Nieve' taldeari dagokionez, Light & Systems enpresako kideak dira, eta Blues musikari ere keinu egingo dion 'Red Night Man' Ibermaticatik dator.

Ekitaldia Jon Gómez Garaik aurkeztu eta dinamizatuko du, eta bertaratzen direnentzako janari eta edari postua egongo da, eta, esan bezala, 17.00etatik 18.00etara 'happy hour'a izango da. Horrez gain, amaieran DJ Saioa, kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak eta Parkeetako langileentzako bonu gastronomikoak egongo dira.

Parkea Musik Fest duela sei urte abian jarritako 'Parkerako Erronka bat' programatik sortutako ekimena da. Hiru edizio Donostiako eta Zamudioko/Derioko Campusetan egin ziren, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan aurretik. Aurtengo ekainean Gasteizko Campusean egindako edizioarekin ekin zitzaion berriro ekimenari, eta dagoeneko beste bi deialdi aurreikusita daude: urriaren 13an Donostiako Campusean eta urriaren 20an Leioako Campusean. Zalantzarik gabe, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeetako langileen bitartez kultura sustatzeko aukera ona.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad