Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Kale berria estreinatu dute Baionako Udaletxeko zenbait kontseilarik, Jean-Rene Etchegaray alkatea buru zutela.
Parisko Komunako Louise Michel iraultzaiela omendu dute Baionan, kale baten izena eskainiz

Parisko Komunako Louise Michel iraultzaiela omendu dute Baionan, kale baten izena eskainiz

iraultzailea aintzatesteaz gain, Paulette Fritz-Iribarne tenislari euskaldunaren ibilbideari aitortza bat egitea erabaki du Udalak azken boladan

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 12 de diciembre 2022

Parisko Komunako Louise Michel iraultzaiela omendu dute Baionan, pertsonai honi kale baten izena eskainiz. 'Louise Michel (1830-1905). Irakaslea, Parisko Komunaren heroia' dio Lapurdiko hiriburuko Baionako Thiers karrikatik hurbil, dagoen beste kale bateko plakak. Iragan abenduaren 6an estreinatu zuten kale berria Baionako Udaletxeko zenbait kontseilarik, Jean-Rene Etchegaray alkatea buru zutela.

Baionako Herriko Etxeak pasa den ekainaren 3an erabaki zuen aho batez herriko karrika honi Louise Michel iraultzailearen izena ematea, emakumeen ikusgaitasuna eta oroimen historikoa hirian sustatzeko helburuarekin. Udal Gobernuak nabarmendu zuenez: «Baionako hiriak emakumezkoek merezi duten ikuskgarritasuna izan dezaten gure memorian lan egiteko ardura hartu dugu gure gain».

Louis Mitchel iraultzailea aintzatesteaz gain, Paulette Fritz-Iribarne tenislari euskaldunaren ibilbideari aitortza bat egitea erabaki du Udalak. Fritz-Iribarne emakumezkoen banakako txapelduna izan zen 1943an Frantziako Txapelketan.

Louise Michel iraultzaile eta irakasleak Napoleon III.ari zin egiteari uko egin zion eta horren harira ezin izan zuen irakaskuntza publikoan ikasi. Hortaz, familiaren partetik jasotako diru-laguntza inbertitu zuen eskola libreak sortu ahal izateko, eta eskola libreotan hainbat haur hezi zituen, pedagogia berritzailearen bitartez, baita errepublikaren aldeko balioetan sartuaraziz.

1856an Parisera mugitu zen bizitzera, eta bertan irakasle gisa aritu zen, urte batzuk lehenago hasitako bideari jarraipena emanez, beste bi eskola zabaldu zituelarik Frantziako hiriburuan, lehendabizikoa 1865an, eta bigarrena 1868an. Literaturan murgilduta eman zituen denbora librerako zituen orduak, baita kazetari gisa kolaborazioak eginez 'Le cri du peuple' (Herriaren garrasia) bezalako egunkarietan.

Hiriko iraultzaileen artean murgildu zen Louise Michel eta 1870ean Napoleon III.aren porrotaren ondoren, Frantziako hiriburuaren defentsan esku hartu zuen. Montmartre auzoko auzokideen elkartean parte-hartu zuen, baita 1871ko martxoaren 18an altxatutako Parisko Komunan presente egon ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Parisko Komunako Louise Michel iraultzaiela omendu dute Baionan, kale baten izena eskainiz