Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Txikitako oroitzapenen artean toki atsegin bat dago Stan Laurel eta Oliver Hardyrentzat, alegia 'El Gordo y el Flaco' ahaztezinentzat. Gure garaiko produktuak ez izan arren, bizi bizirik jarraitzen zuten gure igandetako goizeko zinema saioetan eta Espainiako telebistako programazioan, 'Cine cómico' izenburupean eskainitako emanaldietan. Eurena umore 'zuria' zen, kolpetan eta ezustetan oinarriturik. Poliziak eta mota guztietako boteredunak -bibotedun- haien erabaki ergelen biktimak izaten ziren, baina hori ez zen nahita bilatutako zerbait, patuak ezinbestean ekarritako madarikazioa baizik.
Pelikula horietan sekula ez zen argitzen zer motatako harremana zuten haiek eta inori ez zitzaion inporta. Elkarrekin zeuden eta kito. Armadan, Far Westen, kartzelan, ospitalean... Behin arrakasta lorturik, betiko elkarrekin agertzera kondenaturik zeuden. Behin bakarrik apurtu zen idatzi gabeko arau hori -Oliver Hardy beste aktore batekin agertu zen-, baina ez zuen funtzionatu.
Bitxia da gero, ikuskizun munduan izandako bikote xelebreekin gertatzen dena. Publikoak ez du sekula aldaketarik onartzen. Faemino y Cansado, Alaitz eta Maider, Simon & Garfunkel, Pantxoa eta Peio... inork ez du aldaketa posiblerik imajinatu ere egin. Batzuetan, parea desegin eta gero bakarkako ibilbideak ezagutu dira, baina porrot egin dute beti beste laguntzaile ezberdin batekin elkartuz gero. Hor dugu, adibidez, 'Ella baila sola' bikoteko Marta Botía, kide izan zuenari behin eta berriz ordezkoak bilatuz inolako arrakastarik gabe, berdin dio partaide berria Marilia baino gazteagoa edo abeslari hobea izatea, kimika ez da berdina jada. Gauza bera gertatzen da 'Amistades Peligrosas' bikotearekin. Bertsio berriek -bi bikote ezberdin sortu dituzte- eta aukeratutako ordezkoek ez dute inongo arretarik lortzen. Garai batean Baccara eta Las Grecas neska bikoteekin gertatu zen baita ere. Arrazoiren batengatik taldeetan, batzuetan aldaketa arrakastatsuak izaten dira -hor ditugu AC/DC edo La oreja de Van Gogh, abeslari berriekin arrakasta lortuz-, baina bikoteetan ez dugu inoiz ordezkorik onartzen. Salbuespen bakarra aipatuko nuke nik: Tip y Top parea joan den mendeko 50eko hamarkadan irrati-izarra zen. Bikotea Tip y Coll bihurtu zen Joaquin Portillo -Top- hil zenean. Baina Jose Luis Collen sarrera telebistaren etorrerarekin bat gertatu zen. Ordu arte irrati-entzuleek ez zuten bikotearen oso irudi garbirik izan.
Alex De La Iglesiak 'Muertos de risa' pelikulan ederki islatu zuen fenomeno hau.
Orain, John S. Baird zuzendariaren eskutik 'Stan & Ollie' film ederra heldu zaigu. Ohiko biopicetatik urrunduz, filma euren arteko harremanetan ardazten da. Horrenbeste urte elkarrekin igaro ondoren, aktoreei zaila egiten zaie fikzioa eta errealitatea bereiztea, baina argi daukate elkarren beharra dutela ezinbestean. Pelikula ikusi ondoren, etxean bueltan, 'El Gordo y el Flaco'ren erokeriak egon nintzen luzaroan ikusten Youtuben. Eta barre egin nuen berriro urruneko igande goiz haietan bezalaxe.
Filmean aipatzen denez, Oliver Hardy 1957. urtean hil zen bihotzekoak jota. Stan Laurelek jarraitu egin zuen bientzako gidoiak idazten 1965 arte, hil zen arte hain zuzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.