Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 3 de enero 2025, 09:44
Paradisu Zinema Musika Bekaren bigarren ediziorako deialdia egin dute Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak. Iñigo Muguruza musikaria gogoan, eta musikarien lanak sustatzeko eta laguntzeko asmoz, proiektuak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 17ra arte egongo da irekita. Musika lanak grabatzeko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Eta, antolakuntzatik jakinarazi dutenez, beka deialdia diskoa grabatzeko eta argitaratzeko da.
Parte-hartzaile bakoitzak honako hauek aurkeztu behar ditu: egin nahi den lanaren lagin bat (gutxienez bi abestiko grabaketa), eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. Proiektuak 2025eko otsailaren 17ra arte bidal daitezke paradisuzinemabeka@elkar.eus helbde elektronikora edo Elkar Musikara (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna, Gipuzkoa).
Elkar Argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta Irratiak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu jasotako proiektu guztiak eta erabakiko du irabazlea. Joana Barbier (EHZ Festibala), Andres Camio (Elkar Musika) eta Maia Muruaga (Antxeta irratia) izango dira epaimahaikide, eta irabazlearen izena 2025ko martxoan emango da ezagutzera. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
Bekari dagokionez, 10.000 euroko balioa izango du: erdia Elkar estudioko orduetan emango da grabaketa eta edizio lanetarako, eta beste erdia argitalpen kostuak eta sustapena bideratzeko erabiliko da. Gainera, 2025ko EHZ Festibalean jotzeko aukera eskainiko zaio irabazleari.
Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez lan amaitua Elkar Argitaletxeari helarazteko eta epaimahaiaren onespena jasotzeko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, gutxienez hamar kanta izan beharko ditu azken lanak.
Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, Elkar Argitaletxeari, EHZ Festibala eta Antxeta Irratiari eman beharko dio aldaketaren berri eta epaimahaikoen onespena jaso. Horrez gain, irabazleak proiektuaren berri emango die hiru hilero Elkar Argitaletxeari, EHZ Festibalari eta Antxeta Irratiari.
Bekarekin sortutako musika lanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar Argitaletxeak gordeko ditu argitaratze eskubideak, eta proiektua aurkeztuko duenak ezin du izan Elkar argitaletxearekin argitaratzea eragotzi dezakeen konpromisorik beste ekoizle batekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.