

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 24 de diciembre 2020, 19:17
Pantxix Bidart kantautore euskaldunak 'eHe' izeneko diskoa kaleratu du. Bertan Ipar Euskal Herriko abeslariak bere azken 20 urteotako ibilbidearen errepaso bat jorratu du, errealismoa eta ametsak uztartuz. Estiloari dagokionez, gitarra riff sinple eta hipnotikoak erabiltzen ditu ahotsari eta hitzari askatasun osoa emateko helburuarekin.
Bakarlari gisa plazaratzen duen lehendabiziko albuma Belarri ekoiztetxearekin elkarlanean egin du. Diskoa lantzeko hiru musika iturri esanguratsu izan ditu, hala nola Euskal Herriko kantagintza, 1970eko hamarkadako Rocka, eta, Afrikako bluesa.
Abeslari lapurtarrak egitasmo berri honetan hainbat poeta euskaldunei bere omenaldi txikia egin nahi izan die: Itxaro Bordari, Xabier Leteri, Agustin Zamorari, Leire Bibaori, Kirmen Uriberi, Amaia Hennebutteri edota Jon Miranderi, besteak beste.
Album honen exekuzioan hiru bidelagun izan ditu: Matthieu Haramboure Matiau (errealizazioa, moldaketak eta gitarra apalak), Sebastien Degrans (akordeoia) eta Bastien Marianne (gitarrak). Egitasmo honen grabaketa lanak aurtengo udazkenean burutu dira.
Disko fisikoaren banaketa Elkar argitaletxeak kudeatuko du Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetan barrena. Diskoaren bertsio digitala, berriz, Bandcamp plataformaren bitartez entzun ahal izango dute ikus-entzule ezberdinek.
Pantxix Bidart hainbat musika proiektutan ibilitakoa da. Tarteko, Ameztoi ipuin kontalariaren musika laguntzailea ere izan da. 2016. urtean Alexis Therainekin elkartu eta proiektu berria osatu zuen. Berarekin elkarlanean bi disko kaleratu izan ditu, 'Metamorfosia' eta 'Hamalau' 2016. eta 2018. urteetan, hurrenez hurren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.