

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Lunes, 4 de julio 2022, 20:17
Panta Rhei konpainiaren 'Izarren hartza' izeneko antzezlan berria ikusgai izango da uztailean, Aguraingo Galtzar basoan, 19.00etan. Zehazki, uztailaren 25ean izango da emanaldia, baina ostegun honetan estreinatuko dute obra, Zigoitian hain zuzen ere. Lan honetan, natura eta bizitza uztartzen ditu konpainiak, eta horregatik izango da basoan.
Aurten 'Naturaren Ispilua' izeneko proiektua garatzen ari dira, natura-guneekin lotutako bizipen eta kultura esperientzien proiektu berezia dena, eta ostegunean estreinatuko duten obra hau horren barruan gauzatu dute.
Hiru agertoki proposatzen dituzte obra antzezteko, eta bata bestearen jarraipena izango da. Lehenengoan, Irdin izeneko hartz-kumea da protagonista. Bakarrik bizi da, eta horrenbestez, malenkoniatik ihes egin nahi du, eta zoriontsu bizitzeko familia eta etxe bat bilatu. Hala ere, Otso Zuri bakartiarekin topo egiten duenean arazoak hasiko dira.
Bigarren agertokian, besteak beste, ekologia eta biodibertsitatearekiko errespetua landuko ditu. Kasu honetan, ahultasunari, zoriari, desordenari eta ziurgabetasunari egin beharko die aurre, betiere aurretik aipatutako zoriontsu izateko helburuari jarraiki. Hirugarren agertokia santutegi naturala da, eta hor, istorioari amaiera emango diote.
Ibilbide dinamikoa izango da, eta esaterako, antzerkia, musika, dantzak, kantuak eta poesia bisuala tartekatuko dira gutxi gorabehera ordubeteko emanaldian. Hiru urtetik gorako haurrei zein familia osoari zuzenduta dago, eta esan bezala, natura eta bizitza goraipatzen dira. Sarrera doan da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.