Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Saio berezi honetan parte hartu duten protagonista batzuk.
Palestinari buruzko 'Ur Handitan'en saio berezia, gaur, ETB 1en

Palestinari buruzko 'Ur Handitan'en saio berezia, gaur, ETB 1en

'Palestina, amaigabeko gatazka' programa bereziak Palestina eta Israel arteko gatazka izango du ardatz. Xabier Madariaga kazetaria duela 20 urte elkarrizketatu zituen pertsonekin egongo da egoerak izan duen bilakaera ezagutzeko

Zurekin

Viernes, 4 de octubre 2024

Hamasen atentatu lazgarrien urteurrenean, 'Ur Handitan'ek Jeresulamenera bidaiatu du kapitulu berezi bat prestatzeko. Aste honetako 'Palestina, amaigabeko gatazka' programa bereziak (astelehenean, 22.15ean, ETB1en) Palestina eta Israel arteko gatazka izango du ardatz eta Xabier Madariaga kazetaria duela 20 urte elkarrizketatu zituen pertsonekin egongo da egoerak izan duen bilakaera ezagutzeko.

«Duela urtebete, Hamasen atentatuek Israel eta Palestina arteko gatazka garairik krudel eta ankerrenean sartu zuten. Ordutik, Israelgo Gobernuak Gazako biztanleriaren aurkako sarraskia eta erabateko suntsipena eragin ditu, talde armatuarekin bukatzeko. Baina, gauzak ez ziren duela urtebete hasi. Ekialde Hurbileko gatazka orain ia 80 urte hasi zen, eta azken bi hamarkadetan, bertatik bertara ikusi eta kontatu ahal izan ditu EITBk haren gorabeherak. EITBren Jerusalemgo korrespontsaliak 20 urte bete ditu, eta gaur egiaztatu dezakegu egoera inoiz baino okerrago dagoela», esan dute bere arduradunek.

Israelen ofentsiba hasi aurretik, 7.000 ziren Gazatik Israelera lan egitera joaten ziren langileak. Urriaren 7az geroztik, haien etxera itzuli ezinik daude, Zisjordanian harrapatuta. Jihad da horietako bat. Israelen lanean harrapatu zuten Hamasen atentatuek, eta 18 egunez kartzelan egon ondoren, Ramallahn dago. Etsipenez pasatzen ditu egunak, familiaren berririk noiz izango duen zain. Harremanetan jartzea lortzen duenean, ordea, Gazan bizi duten egoera tamalgarriak lur jota uzten du. «Hiru biloba izan ditut guda hasi zenetik. Ez dakit poztu ala tristetu. Heriotza egiaztagiria jaiotzarena baino lehenago ematen zaie Gazan jaioberriei», azaldu du.

Halaber, Israel eta Palestinaren arteko gatazkak lehen euskal herritarra hil du. Hamasek modu bortitzean erail zituen Ivan Illarramendi bilbotarra eta haren emazte Dafna Garcovich, Israelgo Kissufim kibutzean. Urtebeteren ondoren, Ander Illarramendi anaiak lehenbiziko aldiz hitz egin du kameren aurrean: «Ivanekin zuen harremana, haren azken orduak, sufrimenduz beteriko hilabeteak… Hori dena kontatu digu bere Bilboko etxean», diote 'Ur Handitan'etik.

Kissufimen ere egon dira, Danny Garcovich, Ivanen aitaginarrebarekin, eta erasoaren egun hori nola bizi izan zuen gogoratuko du.

Leherketen egileak

EITBk korrespontsalia martxan jarri zuenean, herrialdea Bigarren Intifadan sartua zegoen, eta Hamasen atentatu suizidak ia hilabetero gertatzen ziren. Beersheva hirian, bi terroristak hamasei pertsona hil zituzten gainean zeramatzaten lehergailuak eztandaraziz. Sarah Malkaren 23 urteko alaba izan zen biktimetako bat. Handik hogei urtera, Sarahk ez daki inoiz ikusiko duen juduen eta arabiarren arteko bakea. Abdel Afu Qawasmi, Beershevako leherketen egileetako baten aita da. Ohikoa denez, Israelgo Armadak erasotzaileen familiak zigortzen ditu atentatu bakoitzaren ostean, etxebizitzak leherraraziz.

Bestalde, Saadat Sabrik bizitza osoa darama kolonoz inguraturik. 1979. urtean bere aitak Beit Ijza herrian, Zisjordanian, eraiki zuen familiarentzako etxea. Baimen guztiak izan arren, handik urte batzuetara kolono israeldarrek haren jabetzako lur zati handia lapurtu zuten asentamendua ezartzeko, baina ez zuten lortu Saadaten familia handik botatzea. Orain dela 20 urte Xabier Madariagak Saadaten aita elkarrizketatu zuen. Orain bere semearen ahotik jakingo ditugu Saadatek egunero pairatzen dituen presio eta errepresioen berri. «Etxe honen alde bizitza emateko prest nago», azpimarratu du saioan.

Bederatzigarren denboraldia

Bigarren Intifadako atentatu suizidak ekiditeko Israelgo Gobernua Gaza eta Zisjordania inguratzeko hesia eraikitzen hasi zen. Ingurune populatuetan hormigoizko horma bat da, zortzi metroko altuerakoa. Orain dela 20 urte, Anata herriko eskolan, patioaren erdigunean eraiki zuten harresia, ikasleei jolasteko eta ekintza ezberdinak egiteko aukerarik eman gabe. 2004an Xabier Madariagak Jousef Elaiyab, eskolako zuzendaria, elkarrizketatu zuen. Berarekin egon dira berriro ere 'Ur Handitan'eko profesionalak, eta besteak beste, Israelgo Gobernuak hezia patioaren erditik kentzea eta albo batean ezartzea lortu dutela egiaztatu dute.

Azkenik, Eneko Gerrikabeitia Mundu Bat fundazioko kideak testuinguruan jarriko die ikus-entzuleei Israel eta Palestina arteko gatazkaren inguruan gehiago jakin dezaten.

Bederatzigarren denboraldia ospatzen ari den 'Ur Handitan' saioa gai sozial sakonak jorratzen dituen programa da. Saioak, elkarrizketa pertsonalen bidez, errealitate eta ikuspuntu desberdinak erakusten ditu. Eta, orain, esan bezala, 'Palestina, Gatazka amaigabea', saio berezia eskainiko du, Hamaseko atentatuen eta Gazako sarraskiaren hasieraren urteurrenean. Interesa baldin baduzu, beraz, jar zaitez telebista aurrean astelehen honetan 22.15ean, ETB1en. Mereziko du!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Palestinari buruzko 'Ur Handitan'en saio berezia, gaur, ETB 1en