Borrar
'It' irailaren 8an estreinatuko da Estatu Batuetan. Warner Bross
Pailazorik beldurgarriena bueltan da

Pailazorik beldurgarriena bueltan da

Stephen Kingek sortutako nobelan oinarritutako filmaren remakea laster helduko da zinemara. 'It' pelikulak belaunaldi oso bateko haurrak izutu zituen eta intentsio berarekin dator

Sábado, 2 de septiembre 2017, 23:51

80 edo 90ko hamarkadan jaiotako ume askok dar-dar egiten dute pailazo bat ikusten duten bakoitzean. Gehiengoetan, arrazoi berberagatik gertatzen da. Stephen Kingek idatzitako nobelan oinarritutako telefilma oso arrakastatsua izan zen eta traumaren bat edo beste sortu zuen. Koulrofobia izeneko fobia nahiko ohikoa da, pailazoen helburu bakarra -Stephen Kingek sortutakoa salbu- barregura eragitea bada ere. 'It' pelikularen estreinaldia izan zenetik, 27 urte pasa dira, eta aurten Andrés Muschietti zuzendari argentiniarrak pantaila handira eramango du pailazo maltzurraren istorioa. Estatu Batuetan irailaren 8an estreinatuko da itxarondako remake hau.

Estreinaldia baino lehen lortutako kritikak oso onak izan dira. Beldurrezko generoaren maisutzat hartzen dugu Stephen King eta izaki misteriotsuaren istorioak ospe handia du. Izan ere, 'It' hori ez da berez pailazo bat, itxuraz aldatzen den izate bat baizik. Baina, argi dago, forma hori dela gehien gustatzen zaiona. Pelikulak pertsonai gehiago ditu. Istorioaren hasieran ume bat desagertu egiten da eta bere anaiak eta bere lagunek Georgieri zer gertatu zaion argitzen saiatuko dira. Ez da erraza izango, arriskua edonon topatuko dute eta.

Momentuz, aurrerakina baino ez dugu ikusi. Baina bistaratze ugari izan ditu. Izan ere, 'It' pelikularena, ikuste gehien lortutako aurrerakina da, ikusmen handia sortu duenaren seinale. Dagoeneko, 19 milioi pertsonek jakin nahi izan dituzte filme berriaren nondik norakoak. Oraingo honetan, Warner Bross da eta Pennywise pailazoaren papera Suediako Bill Skarsgård izeneko aktoreak egingo du.

Pelikula Europara heldu arte aste batzuk itxaron behar izango ditugu. Momentuz, badirudi arrakasta eta garrasiak bermaturik daudela. Pailazoak eta paperarekin egindako itsasontziak ez dituzu berriz era berean begiratuko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Pailazorik beldurgarriena bueltan da