Paul Picado
Lunes, 27 de mayo 2019
Pablo Ferrández biolontxelo-jotzailea arituko da ostegun honetan, Gasteizen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Principal Antzokian emango duen kontzertuan. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko iraupena izango da. Bi zati izango dira: lehenengoa, Dvoraken biolontxelorako eta orkestrarako kontzertua izango da; bigarrena, Edward Elgaren 2. sinfonia. Zuzendari gisa Robert Treviño arituko da. Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke, baina dagoeneko besaulki-patioan bakarrik geratzen dira tokiak.
Publicidad
Pablo Ferrández Madrilgo biolontxelo-jotzailea da, eta hiru urterekin bakarrik hasi zituen musika-ikasketak. Hamahiru urterekin Sofia Erreginaren Goi-mailako Eskolan sartu zen, eta han biolontxelo-jotzailearen diploma eskuratu zuen. 2011. urtean Alemaniako akademia batean sartu zen, eta urte berean, 'Young Soloist' izendatu zuten akademia horretan.
Hainbat orkestratan aritu da bakarlari gisa, hala nola Espainiako Orkestra Nazionalean, RTVEko Orkestra Sinfonikoan, Kremerata Baltikoan edo Helsinkiko Orkestra Filarmonikoan. Estatu Batuetan, Suitzan, Finlandian eta Alemanian kontzertuak eman ditu, eta nazioarteko zenbait jaialditan ere parte hartu du, esaterako, Verbierreko Jaialdian, Puerto Ricoko Casals Jaialdian, Spivakov Jaialdian, Santanderreko Nazioarteko Jaialdian, Kronberg Jaialdian, Festspiele Mecklenburg-Vorpommern eta abar. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lehen aldiz arituko da ostegun honetako kontzertuan.
Azkenik, zenbait sari ere irabazi ditu, besteak beste Liezen Nazioarteko Lehiaketako lehen saria (2008), Konbergeko Biolontxelo Jaialdiaren Leyda Ungerer Saria (2011), Pablo Casals Fundazioaren Pablo Casals beka (2012), Gstaadeko Sommet Musicaux Jaialdiaren Edmond Rothschild Group Saria (2013) eta Gironako Printzesaren 'Artes y Letras' Saria (2018).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.