Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 23 de diciembre 2022, 21:24
Pabellón 6-ek Antzerki Arineko X. edizioa ospatuko du martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean. P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sortua da, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbaok eta Tartean Teatrok eta P6 Antzerki Laborategiak lagunduta.
Antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez jota 10 minutuko iraupena izan beharko dute. Oso garrantzitsua da ezarritako denborara egokitzea, emanaldiok ospatuko diren egunotan atzerapen-arazorik ez izateko. Testuok originalak izan beharko dira, estreinatu gabekoak eta jatorrizkoak, ez delarik antzezlan luzeagoen edonolako moldaketarik onartuko. Bertan euskarazko nahiz gaztelaniazko testuak onartuko dira. Gaiak eta estiloa, aldiz, erabat libreak izango dira.
Hautagaitzak bidaltzeko epea abenduaren 13an hasi eta 2023ko urtarrilaren 20ra bitarte bidali ahal izango dira. Datorren urteko urtarrilaren 23an iragarriko dira X. Antzerki Arineko Jardunaldietarako hautatutako piezak. Hautagaitzak info@pabellon6.org helbide elektronikora bidali beharko dira. Bidali beharreko edukiak: lantaldearen izena; testu originala (word edo pdf-en); antzezlanaren zuzendari eta idazlearen izenak; antzezlanaren hizkuntza; antzezleen izenak; sinopsia; iraupena; espazio eta teknika beharrak; eta muntaketaren irudia edota kartela.
Antzezpenotan gutxienez bi aktorek parte-hartu beharko dute, eta hortik aurrera nahi beste antzezle. Bakarrizketak ez dira inondik inora onartuko eta antzezlanok areto txikietan gauzatzeko kapazak izan beharko dira. Ez da audio ezta argiztapen espezifikorik eskainiko, argiztapena eta audioa aretoak berak dituenak izango direlarik.
Horrez gain, antzezpenotan esku hartzen dutenek emanaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko diete antolatzaileei saioak behar bezala ospatu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektuok jardunaldietatik kanpo utz ditzake.
Edizio honetarako 10 lan onuradun aukeratuko dira eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi batean estreinatuko dira antzezlanok. Muntaia guztiek emankizun kopuru bardina izango dute. Gainera, saiootan batutako diru-sarreren % 80 taldeentzat joango da bideratuta.
Hainbat sari banatuko dituzte egitasmo honen baitan. Bilboko Udalaren Alex Angulo Antzerki Arineko Sariak 3.000 euro emango dizkio Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan hoberenari. Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, Kriseilua Saria emango dio euskarazko antzezlanik onenari, honek ere 3.000 euro bereganatuko dituelarik. Arte Eszenikoetako adituan den epaimahai batek hautatuko ditu irabazleak.
Halaber, epaimahai batek Cafe Bar Bilbao antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko du oholtzaratua izan dadin. Café Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak diruztatuko dute hautatutako antzezlanaren produkzioaren zati bat. 250 euro aktore bakoitzeko nahiz eta laguntza ez den inoiz 600 euro baino gutxiagokoa izango, ezta 1000 euro baino altuagokoa izan ere.
Bestalde, Antzezle Onenaren Saria P6-ko Antzerki Laborategiaren eskutik joango da, 500 euroko sari bana emango delarik, P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskaintzen dauen gizonezko eta emakumezko aktore hoberenari, hain zuzen ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.