Borrar
Nafarroa Oinez
Oztopo proba Nafarroa Oinezen baitan

Oztopo proba Nafarroa Oinezen baitan

Larunbatean ospatuko da, Euskal Herri osoko gazteei zuzenduta dagoelarik. Lasterketak egin behar dira oztopoak gaindituz

Zurekin

Martes, 18 de abril 2023, 12:12

Nafarroa Oinez Nafarroako Ikastolen aldeko festa ospatzeko dezente falta den arren, Etxarri-Aranatzen motorrak berotzen ari dira eta urte osoan hainbat ekimen antolatu dituzte. Horrela, larunbat honetan, apirilaren 22an,14.00etatik aurrera, oztopo proba izango da, gero eta jarraitzaile gehiago lortzen ari den lasterketa mota berezia.

Probaren erronka lasterka egin eta oztopoak gainditzea da, eta zailtasuna adinaren arabera egokituta dago. Adibidez, gazteentzat tirolina bat gainditzea edo ur bidoi baten azpitik pasatzea izan daitezke oztopoetako batzuk. Honetan, gazteek zortzi oztopo gainditu beharko dituzte, eta helduek hamabi.

Nafarroa Oinezen oztopo proba Euskal Herri osoari irekita dago, eta bi modalitate izango ditu. Batetik, taldeka parte hartzeko proba herrikoia egingo da, eta, bestetik, bakarka aritzeko proba lehiakorra. Proba herrikoian adinaren araberako taldeek parte hartu ahal izango dute: batetik, lau kidez osatutako 10-14 urteko eta 15-18 urteko taldeek, eta, bestetik, 18 urte baino gehiagoko bost laguneko talde mistoek.

Mota guztietako sariak egongo dira: Elgorriaga bainuetxean egonaldia, 2 pertsonentzako bazkaria Borda jatetxean, axuria, txerrikumea, haragi lotea, irabiagailua, mikrouhin-labea, taladroa...

Animatzen zara? Hemen eman dezakezu izena. Informazio gehiago jaso nahi izatekotan, antolakuntzaren helbide elektronikora idatz daiteke: oztopolasterketa@oinez.ikastola.eus. Egun zirraragarria pasatzeko aukera duzu, izan ere, urtetik urtera ekimenak gero eta jarraitzaile gehiago ditu. Zerbaitegatik izango da...

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oztopo proba Nafarroa Oinezen baitan