UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 27 de septiembre 2021, 11:28
Ostoloko haitzuloko estalagmitak klimaren adierazle paregabea dira ikerketa batek mahaigaineratu duenez. Izan ere, estalagmita hauen analisi isotopikoaz baliatuta, azken deglaziazioaren erregistro paleoklimatiko osoenetariko bat lortu du nazioarteko zientzialari talde batek. Ikertzaile talde honen gidaritza Ana Moreno Caballuden esku egon da (CSIC). Caballudez gain, bertan ere lanean buru belarri ibili dira Eneko Iriarte Avilés (UBU) eta Arantza Aranburu Artano (EHU).
Publicidad
Azken deglaziazio hauxe duela 18.500-10.500 urte inguru gertatu zen. Hala, azterketa esanguratsu honetan jazotako hark garaiotako kliman izandako inpaktuak aztertzeaz gain, egungo berotze klimatikoarekin konparatu dute. Ikerketaren emaitzok Geology aldizkari esanguratsuan plazaratu dituzte, Lurraren Zientzien nazioarteko hedabide ospetsuenean, hain zuzen ere.
Ikertzaile taldeak adierazi duenaren arabera, eskuratu duten erregistroa Groenlandiako izotzetan edota Ozeano Atlantikoan lortutako zundaketen antzekoa da, baita zenbait parametrotan are hobea izan ere. Era berean, Iberiar penintsulako isurialde atlantikoan izandako aldaketa klimatikoaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko balio izan dute hor nonbait.
Ipar-hemisferioko latitude garaietan ematen diren prozesu klimatikoek eragin ikaragarria dute Europako hegoaldeko kliman, lan esanguratsu honek dioenaren arabera. Horrez gain, egungo berotze antropogenikoak eragin ditzakeen aldaketak noraino ailegatu daitezkeen aurreikusteko erabili daiteke azterketa.
Estalagmita karbonato kaltziko eta beste mineral batzuez osatutako espeleotema da, leize baten lurretik altxatzen dena. Goitik eroritako tantaz tanta sortzen dira, zentimetro bakoitzeko urteak hartuz. Euskal Herrian, adibiderik esanguratsuenak Karrantzako (Bizkaia) Pozalaguako leizean ditugu.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.