Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 11 de noviembre 2023, 23:19
Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin 'Ostera 2023: Plazara!' kultur egitasmo ibiltaria ospatuko da azaroaren 18tik abenduaren 3ra bitartean. Denetariko zaleentzako doako kultur egitarau «mardula» antolatu dute elkarlanean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaleen Topaguneak. Horrela, larunbateko emanaldiak hartzaile gazteei zuzenduta egongo dira batik bat, eta kontzertuekin batera, adi, Olaia Inziarte, Afrika Bibang, Xsakara, Sonakay eta Kai Nakai arituko dira, DJ, irudi ikuskizun eta pole dantza izango da ere ikusgai; igandeko emanaldian, berriz, familia osoarentzat pentsatuta diseinatu dira.
Hain zuzen ere, sei emanaldiko zirkuitu ibiltariak hiru udalerriak zeharkatuko ditu. Hala, herri bakoitzeko egitarauak asteburu osoa hartuko du, larunbat zein igandean eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herriaren erdian ipinitako karpan. Gorlizko Ibarreta plazan azaroaren 18an eta 19an izango da hitzordua; azaroaren 25ean eta 26an, Urdulizko Antsonekoa plazan izango da zita; eta Etxebarriko Udaletxeko plazan, abenduaren 2an eta 3an, itxiko da ekimena.
Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariaren esanetan, «norabide berri bat» eman nahi izan diote 'Udagoieneko Ostera' ekimenaren aurtengo edizioari. Izan ere, izena aldatzearekin batera, 'Ostera' izango baita aurrerantzean, herritar guztientzat pentsatutako «kultur egitarau anbiziotsu bat» prestatu nahi izan dute, musika bestelako diziplina artistiko batzuekin uztartuz. Mendizabalen ustez, «punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoekin nahastuz, herritar kultur esperientzia diferente eta originala eskainiz».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.