Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Astebururako planik ote duzu? Ba jakin ezazu 'Ostera 2023: Plazara!' kultur egitasmo ibiltaria Etxebarrin izango dela larunbat eta igandean, Gorliz eta Urduliz zeharkatu ondoren. Sei ikuskizun izango dira, guztiak erabat doan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbateko emanaldiak hartzaile gazteei zuzenduta egongo dira, igandekoak familia osoarentzat pentsatuta diseinatu diren bitartean.
Goazen xehetasunetara: larunbatean, Garazi Abraldes dantzariarekin batera, Ines Garcia Aspiazu Dj-a eta Maialen Belaustegi artista ariko dira oholtzan 19.00etatik 20.00etara bitartean. Eta, ondoren, Kai Nakaik emango du kontzertua, arratsaldeko 20.00etan.
Igandean, berriz, Zozongo taldearen Kolpez blai animazioak girotuko ditu kaleak eguerdiko 13.00ak bitartean. Bertso-saio musikatua ere egongo da ikusgai, parte hartzaile hauekin: Gai-jartzaile: Maite Berriozabal. Bertsolariak: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi. Egitarau osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.
Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariaren esanetan, «norabide berri bat» eman nahi izan diote 'Udagoieneko Ostera' ekimenaren aurtengo edizioari. Izan ere, izena aldatzearekin batera, 'Ostera' izango baita aurrerantzean, herritar guztientzat pentsatutako «kultur egitarau anbiziotsu bat» prestatu nahi izan dute, musika bestelako diziplina artistiko batzuekin uztartuz. Mendizabalen ustez, «punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoekin nahastuz, herritar kultur esperientzia diferente eta originala eskainiz». Beraz, ez pentsatu eta zatoz ekimenaz gozatzera. Mereziko du!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.