Borrar
Oskarbi taldeak 60ko hamarkadan hasi zuen musika ibilbidea. BORJA GUERRERO
Oskarbi taldeak Gandiaga idazlearen eta Oteiza eskultorearen omenezko kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzazun

Oskarbi taldeak Gandiaga idazlearen eta Oteiza eskultorearen omenezko kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzazun

Musika talde gipuzkoarrak adiskidetasun estua izan zuen bi artista hauekin

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 9 de octubre 2019, 21:10

Oskarbi taldeak Gandiaga idazlearen eta Oteiza eskultorearen omenezko kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzazun. Musika emanaldia doakoa izango da. Edonola ere, bertara joan nahi duen edonork aurretiaz izena eman beharko du, tokia izango duela bermatzeko helburuarekin. Hori dela bide, 943 71 65 75 telefono zenbakira deitzeko edota info@arantzazugandiaga.com posta elektronikora email bat bidaltzea ezinbestekoa izango da.

50 urte pasa dira Jorge Oteiza eskultore gipuzkoarrak Arantzazuko Santutegian burututako proiektua amaitu zenetik. Hori dela medio, 50. urteurren ospakizunaren ekitaldietako bat Oskarbi musika taldearen kontzertua izango da. Omenaldi hauxe «Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969» izenburupean antolatu dute Jorge Oteiza fundazioa museoak, Arantzazu Gaur fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek elkarlanean.

Oskarbi taldeak erlazio ikaragarria izan zuen Jorge Oteiza artistarekin. Adiskidetasun honen isla dira Oteizak berak eginiko taldearen ikurra eta kaleratu zuten lehen disko txikiaren azala 1969. urtean. Era berean, Bitoriano Gandiaga idazlearekin ere harreman estua izan zuten. Horren ondorioz, bere olerkiak oholtza baten baino gehiagotan abestu izan dituzte. Horrexegatik, bi artista ezagun hauekin izandako erlazioa gogora ekartzeko helburuarekin, prestatu izan dute musika emanaldi berezi hau.

Oskarbi euskal musikagintzan aritutako musika banda gipuzkoarra izan zen. Taldeak euskal kantutegia edota musika harmonikoa, jazza eta gospela bezalako doinuekin uztartu zuen. Koldo Romero Eskamendiren gidaritzapean musika bandak Ez Dok Amairu mugimenduan esku hartu zuen.

Jorge Oteiza gipuzkoar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal eskultorerik garrantzitsuena da, eta bere obra mundu guztira hedatu izan da. XX. mendeko abangoardia artistikoetan eragin ikaragarria izan zuen, baita euskal lurraldetik kanpo ere. Nazioarteko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan ere eragin handia izan du, Richar Serra eskultorean esaterako.

Bitoriano Gandiaga bizkaitar olerkari eta idazlea izan zen. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen apaiz-ikasketak egitera. Humanitatea, Filosofia eta Teologiakoa ikasketak burutu zituen. Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oskarbi taldeak Gandiaga idazlearen eta Oteiza eskultorearen omenezko kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzazun