Hungarian hauteskundeak izan berri dira. Eskuin muturrekoa den Fidesz alderdiak botoen %53 lortu zuen. Bere burua den Viktor Orbanek presidenteburu izaten jarraituko du, laugarren aldiz. Fideszek parlamentuko aulkien %68 izango du, zirkunskripzioen antolaketak eta aulkiak haien artean banatzeko arauak eskuinari abantaila handia ematen diotelako. Orbanek kanpaina inteligentea egin du. Putinekin harreman ona du, eta herritarrei ziurtatu die Hungaria ez dela Ukrainako gerran inola ere inplikatuko, eta gas errusiarra ez dela moztuko. Zelenski presidente ukrainarra eta Bruselako 'burokrazia' kritikatu ditu. Orbanen hitzek eta ekintzek garaipena lortu dute, baina horrek zenbait kostu izango ditu. Visegradoko taldea (Hungariarekin batera, Polonia, Txekia eta Eslovakiak osatzen dutena), EBko erakundeen eta politika amankomunen aurka gogor aritu dena, hilzorian dago Ukrainaren inbasioaren kontura. Hungaria gero eta isolatuagoa egongo da EBn, eta ezingo du horren politikan eragin diru hartzailea delako (emaileek pisu askoz handiagoa dute) eta aliaturik ez duelako. Oposizioak hauteskundeak galdu ditu baina garaipen txiki bat lortu du. Homosexual eta transexualei buruz eskoletan hitz egitea debekatu nahi du Orbanek eta hori erreferendumera eraman du. %44k bakarrik eman du botoa (oposizioak boikoterako deia egin zuen) eta galdeketa baliozkoa izateko gutxienez hautesleriaren erdiak bozkatu behar zuen (Fideszi botoa eman dioten askok ez dute Orbanen homofobia ontzat eman). Lesbiana, gai, bisexual eta transexualen bandera den ortzadarrak izpi itxaropentsu batzuk bota ditu Hungarian.
Publicidad
Baita EBko beste alor batzuetan ere. Espainia eta Herbehereak (Holanda) Batasunako laugarren eta bostgarren ekonomia dira. Azken hau bloke 'hanseatikoaren' burua da: EBko iparraldeko herrialdeek bat egin izan dute defizitaren eta zor publikoaren arau zorrotzak mantentze aldera. Rutte holandar lehen ministroa oso gogor mintzatu da behin baino gehiagotan hegoaldeko 'xahutzaileen' aurka. Hargatik, sorpresa handia sortu du Madrilen Sanchezekin landu duen proposamenak, zeina EBko erakundeetara eramango baita, aipatu arauak malgutzeko bai eta banku- eta kapitalen merkatu-batasuna indartzeko ere. EBko herrialde ahaltsuena den Alemaniak erabaki oso inportantea hartu du: Grazprom errusiar gas enpresa erraldoiaren filial alemana nazionalizatzea gas-horniketa ziurtatzeko. Erabaki oso gogorra da Alemaniarentzat Errusiarekin dituen lotura ekonomikoak haustea, baina baliteke Ukrainako gerrak ondorio hori izatea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.