Borrar
Fotolia
Orotara 21 ekoizpen euskaldunek parte hartuko dute Donostiako 68. Zinemaldian

Orotara 21 ekoizpen euskaldunek parte hartuko dute Donostiako 68. Zinemaldian

Horietako 13 Euskal Zinemagintzaren Irizar sarirako lehian izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 1 de septiembre 2020, 19:04

Orotara Donostiako 68. Zinemaldian 21 ekoizpen euskaldunek parte hartuko dute: hamalau luzemetraia, hiru film labur, bi telesail, film ertain bat eta produkzio fasean dagoen beste obra bat, alegia. Horietako 13 izango dira Euskal Zinemagintzaren Irizar sarirako borrokan. Estreinatzeko zorian dauden luzemetraientzat bideratutako garaikurra da Irizar. Hala, irabazleak 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Halaber, Euskal Zinemagintzaren hitzordu esanguratsuena Victoria Eugenia Antzokian izango da irailaren 22an. Bertan Migueltxo Molinak, Jon Mayak eta Pablo Iraburuk gidatutako 'Bizimina' laburmetraia estreinatuko dute. Era berean, Zinemira Saria banatu eta euskal zinemagintzako pertsonai garrantzitsu bati Ibaia eta EPE/APVren omenaldia egingo diote.

Gainera, urtero egiten duten bezalaxe Zinemira izango da euskal ekoizpen ezberdinak hizpide dituen atal esanguratsuena. Nahiz eta Donostiako jaialdiko beste esparru batzuetan euskal lanak ikusgai egon, Zinemirak fikzio eta ez fikziozko hamaika aukera ekarriko ditu ikusleen gozagarri izan daitezen.

Lara Izagirre zuzendari bizkaitarrak gidatutako 'Nora' Zinemirako estreinaldi berritzaileenetakoa izango da. Nora gazte argentinarrak Euskal Herrian bizitako hamaika abentura kontatzen ditu lanak. Bertan, Ane Pikaza, Héctor Alterio, Naiara Carmona eta Loli Astoreka dira aktore nagusiak.

'Non dago Mikel?' dokumentalak ere zer esana izango du sail honetan. Miguel Ángel Llamasek eta Amaia Merinok zuzendu dute obra hauxe. Ekoizpenak Mikel Zabalzaren desagerpenaren nondik-norakoak ditu ardatz. Josu Martinez eta Txaber Larreategi zinemagieek, aldiz, 'Caminho Longe' eskainiko dute, Alfonso Etxegarai errefuxiatuaren bizitza hizpide duena.

Zinemiran ikusgai egongo diren beste zortzi filmak honako hauek dira: 'Lobster Soup' (Pepe Andreu, Rafael Molés); 'Atarrabi et Mikelats' (Eugène Green)); 'El Drogas' (Natxo Leuza); 'El Estado contra Pablo Ibar' (Olmo Figueredo); 'Hijos de Dios' (Ekain Irigoien); 'Jo Ta Ke' (Aitziber Olaskoaga); 'Talento' (David González); eta 'Urtzen' (Telmo Esnal).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Orotara 21 ekoizpen euskaldunek parte hartuko dute Donostiako 68. Zinemaldian