Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amaitu dira Artxandako jolas-parkea eraisteko lanak. Luzaroko mamu erdoildua joan da jada. Haurtzaroan txunditu gintuenaren arrasto fisikorik ez dago, eta behin betiko desagertze horrek astindu ditu pizgarri emozionalak. Gaur egungo ume askoren begietatik ikusita orduko hura analogiko eta oinarrizkoegia izango litzateke ziurrenik, baina 70. hamarkadan bizitzaren begiratokira estrainekoz hurbiltzen ginenontzat amestutako eremua zen, goia jotzeko bestekoa.
Haztea errealitatearekin gordintasunez topo egiterainoko prozesua da batik bat. Txoriak burutik urruntzekoa, nortasuna osatzekoa, etsipena irensten ikastekoa, neurrigabeko hainbat ilusioaren ordez eszeptizismoari gero eta leku gehiago uztekoa. Artxandako jolas-parkea umeen begietatik distira beteko ezagutu genuenok distantzia horrekin hartzen dugu oraingo agurra. Nostalgia puntu batekin, jakina; bizitzaren abiada azkarrak eragindako bertigoarekin eta pilatzen hasitako zimurrek irakatsitakoarekin.
Gailu mugikorren pantailetan dago egungo ume eta nerabeen bizimodua. Hor jasotzen dituzte estimulu positiboak zein negatiboak, euren eta besteen buruak aletu eta identifikatzekoak. Ezin modu hotzagoan lantzen da autoestimua. Garrantzitsuena irudia da, plantak egitea. Oihan digital horretan jaio dira, berezkoa zaie. Itxurazko sofistikazioaren atzetik, baina, plazer apalen falta dago, giza-faktore oinarrizkoenena. Lagun hitzak ez du ohiko esanahirik, horiez jositako bakardadea baita nagusi bazterretan.
Artxandako jolas-parkeak txunditu gintuenon munduaren ikuspegia askoz mugatuagoa zen. Kalean ekin genion, aurrez-aurrekoan beti, grisgunez betetako egoeran. Walkie-talkie soil bat miragarria iruditzen zitzaigun; eta Pong bideojoko mitikoa, teknologia finenaren gailurra. Gutxi duenarentzat edozertan dagoelako ezusteko aurkikuntzarako aukera. Espektatibak testuingurura egokitzen direlako.
Atzera begirakoak ezin du iragana hobesteko ariketa hutsa izan, ustela baita bestela. Baina badira bidean galdu ditugunak. Ahalmen material handiagokoak garen arren benetakotasunaren kaltetan izan delako, puskak bidean uztearen truke. Dagoeneko ez dago jolas-parkerik Artxandan. Gure orduko oroitzapenen antzera, lekuz eta denboraz kanpo zegoelako. Urteak errukirik gabe doazelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.