Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Kandido Uranga aktorea. Nacho Oyarzabal

Oroimenaren galera jorratuko du 'Agurra'k BBK Aretoan

Vidania konpainiaren proposamena da, gidoia Nina Mitrovic Kroaziako antzerkigilearena delarik

Zurekin

Jueves, 23 de marzo 2023, 12:50

Bilboko BBK Aretoak datorren astelehenean, martxoaren 27an, Antzerkiaren Munduko Eguna ospatu nahi du, baina aurreratu egin da eta ostiral honetarako proposamena dakarkigu: 'Agurra', 19.30etatik aurrera. Antzezlanak oroimena eta haren galera dauka gai nagusitzat. Hemen eros daitezke sarrerak.

Publicidad

'Agurra' Gipuzkoako Vidania konpainia gaztearen lehen antzezlana da, orain arte ikus-entzunezkoen ekoizpenean zentratu baita. Kasu honetan, euskal beteranoen talentu sendoaz inguratu dira, hala nola Agurtzane Intxaurraga, zuzendaritzan, edo Kandido Uranga aktorea, protagonista gisa. Azken honekin batera, Iñigo Gastesi gaztea ageri da, antzezlea, konpainiaren arduraduna eta antzezlanaren sustatzailea delarik hauxe.

Gidoia Nina Mitrovic Kroaziako antzerkigilearena da eta hainbat herrialdetan taularatu da. Orain, lehen aldiz iritsiko da Euskal Herrira euskarazko bertsio honetan. 'Agurra' antzezlanak bi gizon bakartiren arteko topaketa kontatzen du: aita, zahartzaroko gaixotasun bat diagnostikatu berri diote, eta seme baten artekoa.

Esaldi labur eta eta zuzenean elkarrizketa gisa planteatuta, 'Agurra' estetika ez-errealista batekin abiatzen da, boxeo-borroka baten antzekoa, eta semea iraganarekin kontuak egiteko prest iristen da aitak oroimena galdu baino lehen.

'Agurra'ren ondoren, BBK Aretoak Titziana Teatro kataluniar konpainiaren 'Búho' izeneko antzezlana taularatuko du, apirilaren 1ean, 19.30etik aurrera. Obra honek amnesia pairatzen duten pertsonen bizipenei buruz hitz egiten du. Beraz, bi obrak oroimenaren galerarekin zerikusia daukate.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad