
ETAren presentziak Euskal Herrirako suposatu zuenaren errelatoa (halaxe esaten zaio orain) eraiki nahian, hainbat idazlan agertu dira azken bolada honetan, halako moduan non gure 'Gai' nagusi bihurtu den, beste arlo guztiak estaltzen dituena. Ildo honetan kokatu daiteke Karlos Gorrindoren 'Funanbulistaren beldurra' izenburuko nobela, non bere esperientzia pertsonalean oinarrituta hamasei urtean (1980tik 1996ra bitartean) kartzelan bizi izandakoa azaltzen den. Alde honetatik, oroimenaren ariketa moduan interpretatu dezakegu bertan azaltzen dena, baina oroimenak oso selektiboa izateko joera duelarik, kontakizunean badaude ahanzturara baztertuta utzi nahi diren gertakariak. Garrantzitsuenak, hauexek: protagonista narratzailea kartzelara eraman zutenak, hauetaz ez baita ia ezer komentatzen, eta hori egiten denean beti zeharka. Pertsonaia kartzelan dago, beraz, eta kartzelaldi horretan zentratzen da kontakizuna, zenbait kartzela barruko bizitza azaltzen delarik.
Publicidad
Narrazioa burutzeko oinarrizko kontrajarpenak erabiltzen dira: gu/etsaiak, barrukoak/kanpokoak, taldea/norbanakoa. Kontrajarpen hauen dialektikan eraikitzen den diskurtsoan hainbat kontraesanetan topatzen dugu pertsonaia maiz. Kontakizunean adierazten den bezala, ETAren presentziak ia izaera jainkotiarra dauka. 'Goian' dago eta 'goitik' datozen aginduak bete behar dira, zalantzan jarri gabe. Zerbait misteriotsua da, ia-ia arkanoa. Izan ere, kutsu erlijioso integrista hau presente daukagu nobelaren arlo askotan, inplizituki zein esplizituki adierazita, eta protagonistaren militantziak beste edozein gauza barik sinesmena dirudi, eta sinesmen horrengatik edozer egiteko prest dagoen fededunaren antzekoa da pertsonaia.
Bestalde, nitasun hanpatua dauka eta momentu oro, bere burua erdigunean jarrita, heroi leial, zintzo eta sentiberaren irudia eman nahi du, kartzelan izan zituen ibilbidea eta bilakaera nolabait zuritzen (noren aurrean, baina?) saiatzen den bitartean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.