Borrar
El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Bi euskal artista handi oholtza gainean.
Ordorika eta Sarrionandia, buruz buru, Kafe Antzokian lau egunetan jarraian

Ordorika eta Sarrionandia, buruz buru, Kafe Antzokian lau egunetan jarraian

Otsailaren 6, 7, 8 eta 9an 'Huntza eta hartaz' ikuskizuna eskainiko dute Bilbon

leire larrazabal

Domingo, 22 de enero 2023, 08:57

Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia, euskal sortzaile handiak, proposamen berezi batekin datoz. Izan ere, datorren otsailaren 6, 7, 8 eta 9an, 'Huntaz eta hartaz' izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Emanaldi intimoa izango da; Kafe Antzokiko areto txikian ospatuko da, Kutxa Beltza izenekoan, beraz, aforoa mugatua izango da, hortaz, publikoa eserita egongo da.

Dagoeneko sarrerak salgai daude, Bilboko aretoaren webgunean, 15 euroren truke. Kontzertuak arratsaldeko 19.00etan izango dira, eta ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte.

Beraz, oholtza gainean, bi 'munstro' izango ditugu. Ordorika euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 1980ko hamarkadan, Pott Banda literatura taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga idazleekin. Hiru Truku taldearen sortzailea ere, Joseba Tapia eta Bixente Martinez musikariekin, herri kantutegia berritzeko.

Bere bakarkako diskografia oso aberatsa da. 1980an bere lehenengo lana kaleratu zuen, 'Hautsi da anphora', eta ordutik hona makina bat lan plazaratu ditu: 'Bihotzerreak', 'Ez da posible', 'Dabilen harria', 'Lurrean etzanda'… eta azken diskoa oñatiarrak 2021ean kaleratu zuen: 'Amour eta toujours'.

Joseba Sarrionandia, berriz, olerki eta narrazio laburren egile garrantzitsua dugu, lan oparoa plazaratuta daramana: poesian, narrazioan, saiakeran, haur literaturan, komiki eta itzulpengintzan. Bere azken abentuara aipatzearren, iaz, Ines Osinagarekin 'Olatu arteko txalupa arraroa' kontzertu ikuskizuna eskaintzen herriz-herri abiatu zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ordorika eta Sarrionandia, buruz buru, Kafe Antzokian lau egunetan jarraian