Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Haurtzaro osoan, oporrak haurren kontua ziren edo hori kontatzen dit memoriak. Gure gurasoek, biak langileak, ez zuten oporrik. Aberatsek, bai; Madrilgo izeba-osaba aberatsak udan etortzen ziren, hilabeteetako egonalditan, seme-alabekin eta neskameekin batera.

Haurren oporrentzako ez dut gogoan kanpalekuen edo aisialdi jardunen an-tzeko ezer zegoenik. Salbuespen bakarra Rivabellosa zen, egonaldi luzeak antolatzen zituen barnetegia. Ezagutu nituen egonaldi horietan parte hartu zuten adiskideak, baina gure gurasoentzat erregimenaren usaina zuen barnetegi horrek, eta, beraz, debekatua genuen.

Gure kasuan, etxetik ateratzeko aukera bakarra lehengusu txiki batzuen baserria zen, Goierriko mendietan. Han ematen genituen udako egun batzuk, gurasorik gabe, baina ez ziren oporrak. Giroz aldatzeko genuen aukera bakarra zen, eta gurean horretan sinesten zuten: itsasotik urrutiko haizearen onura eztabaidaezina zen gurasoentzat.

XX. mendearen bigarren erdiaren hasieran geunden. Ordurako, gerra aurretik, Errepublikaren garaian, gobernuak zazpi egunetako oporrak izateko agindua eman zuen, baina berrikuntza hori, beste hainbatekin batera, frankismoaren uholdeak ito zuen.

Langileentzako oporrak zabaltzen hasiak ziren aspaldian Europako beste herrialde batzuetan, baina, hemen, hirurogeien hamarkadan gertatu zen hori. Gogoan dut nola iragarri zuen gure amak handik aurrera zazpi egunetako oporrak izango zituela urtero, baita egun horiek zertan emango zituen ere: etxeko izebarekin etxean garbitasun orokorra egiteko baliatuko zituen. «Limpieza general» esaten zitzaion.

Ados. Beste mundu batean bizi gara eta orain arte kontatutakoa aitona-amonen batailatxoak dira. Orain ez dizute galdetzen oporretan zoazen ala ez, nora zoazen baizik. Eskubide izan ziren oporrak, betebehar dira gaur. Eta oporrik egiten ez duena dohakabea da, koitadua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oporrik gabeak