Oporrak eta ustekabe atseginak
Buru-belarri ·
Hamabostaldi bat pasa dut erredakziotik kanpo eta egun hauetan lasaitasuna eta kontzertuak izan dira nagusiSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Hamabostaldi bat pasa dut erredakziotik kanpo eta egun hauetan lasaitasuna eta kontzertuak izan dira nagusiUdako oporrak amaitu ditut aste honetan. Erredakziora eta errutinara bueltatu naiz. Eta, beste urte batzuetan ez bezala, dramarik gabe. Opor osteko depresiorik gabe. Egun lasaiak izan dira. Etxetik hurbil, bidaia handirik egin gabe. Familiarekin. Mendian, baratzean, herri txikietan. Eta kontzertuetan. Nola ez. Hamazortzi egun pasa ditut lanetik kanpo eta guztira hamabost kontzertu ikusi ditut. Ez dago txarto...
Argi neukan lasaitasuna nahi eta behar nuela egun hauetan. Urte osoan galdutako energia berreskuratzeko. Baina musikak ere bere lekua izan du. Beti bezala. Asteburuan Loquillo eta Ilegalesen kontzertu bikoitza ikusi nuen Oviedon eta bi egun lehenago Shinovaren txanda izan zen Bilbon. Hirurak, bikainak. Baina oraingoan gainontzeko kontzertuei buruz hitz egitera etorri naiz.
Oporrak hasi bezain laster, Miranda de Ebrora joan nintzen, Ebrovisión jaialdiaz gozatzeko. Haien 20. urteurrena izan zen, eta nire lehenengo aldia. Oso edizio berezia izan zen. Batez ere, bere kartelagatik. Dena sekretua izan zen. Kontzertua hasi arte, ez zenekien zein banda agertuko zen eszenatokian. Oso esperientzia ona izan zen eta ideia bikaina izan zutela uste dut. Etorkizunean errepikatzeko modukoa.
Esan bezala, sekretua azken momentura arte gorde zuten. Oso dibertigarria izan zen instrumentuak eszenatoki gainean ikustea eta lagunen artean asmatzea edo asmatzen saiatzea norena izango zen hurrengo kontzertua. Batzuk kiniela idatzita eraman zuten. «Infinito hori Sidonie da, fijo», komentatu genuen ostiralean. Hori eta Ladilla Rusa izan ziren asmatu genituen banda bakarrak. Gainontzekoekin... porrot egin genuen. Kartel osoa mugikorreko ikonoekin argitaratu zuten, pista moduan. Zelako buruhaustea!
Nire ustekabe atseginen zerrendan Arde Bogotá azpimarratu behar ditut. Bira honekin lau aldiz ikusi ditut eta ez naiz nekatzen. Disko bikaina atera dute; haien lehenengo lanak duen maila benetan txalotzekoa da. Gainera, ez nuen espero Amaro eta Iván Ferreirok elkarrekin abestu zituzten kantak, ezta Morganen zuzenekoa ere. Ninaren ahotsa liluragarria da. Lori Meyers han egon zen ere, formato akustikoan. Columpio Asesino, Triángulo de Amor Bizarro, Carolina Durante, Angel Stanich... Oso kartel ona biltzea lortu zuten. Genero desberdinak batuz eta ideia original bat eskainiz. Arriskutsua izan zen, baina arrakastarekin eraman zuten aurrera.
Nire lehenengo aldia izan zen Ebrovision jaialdian. Baina argi daukat ez dela azkena izango. Ez dira beste hogei urte pasako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.