Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
karla fernández de gamboa vázquez
Domingo, 18 de diciembre 2022, 22:12
Denonartean. 243 or. 15,00 euro. Adina: 0-5 urte
Liburu honek jolasak, poemak, kantak, formulak, errituak… ia 200 pieza biltzen ditu, batzuk gure ahozko tradiziotik jasoak eta beste batzuk Añorgak sortutakoak. Pieza bakoitzaren bukaeran egileak hori abesteko edo jolasteko orientabideak emateaz gain, zein adinetatik aurrera gomendatzen duen zehazten du. Haur ttipiekin diharduten bitartekarientzako premiazko baliabide iturria da.
Ikaselkar. 36 orr. 13,15 euro. Adina: +6 urte
Ia hitzik gabeko album bikaina da hau. Protagonistak zintzo itxurako bi anai-arreba dira eta batak pianoa jotzen duen bitartean besteak biolina jotzen du. Iban Barrenetxea irudien eta musikaren hizkuntzez baliatzen da umorez beteriko istorio bat kontatzeko. Batek baino gehiagok barre egingo du bi musikarien arteko eztabaidak etxean zein punturaino eragiten duen ikusterakoan.
Elkar. 44 or. 14,00 euro. Adina: +10 urte
Bere estilo bereizgarriarekin eta kolore iluneko ilustrazioen bidez, Gurrutxagak guztiz alienatua dagoen gizarte bat aurkezten du. Ez du hitzik behar inguruan duena ikusteko gai ez den gizarte bat deskriba-tzeko, eta itxuraz hutsala den gertaera batek aldaketa handia eragin dezakeela erakusteko. Garai berriei aurre egiteko album burutsua da, ezinbestekoa haur zein helduentzat.
Erein. 84 orr. 16,00 euro. Adina: +15 urte
Hizkuntza jaso baina ulergarri batekin gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den kalitate handiko eleberria da. Bereket glaziologoa da istorio honen protagonista. Sui-tzako Alpeetan lanean ari dela, lankide batek momifikatuak dauden hiru gorpuzki topatzen ditu. Aurkikuntzak hunkituta, Bereketek ahal duen guztia egingo du pertsona horiek nor-tzuk izan ziren jakiteko.
Publicidad
Abel Verano, Lidia Carvajal y Lidia Carvajal
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.