![Ongi etorri idiaren urtera!](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202101/24/media/cortadas/idia1-klFB-Rs0I6U7F60MP167zMh2QEfP-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Ongi etorri idiaren urtera!](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202101/24/media/cortadas/idia1-klFB-Rs0I6U7F60MP167zMh2QEfP-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 28 de enero 2021, 19:47
Urtearen hasiera Txinan ez da urtarrilaren lehen egunean izaten, mundu osoan bezala. Herrialde horretako egutegiaren arabera, Txinatar Urte Berria edo Ilargi Urte Berria 2021eko otsailaren 12an hasi eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.
Eta urte berri horren hasierarekin, ekialdeko herrialde erraldoi horretako biztanleez gain, munduko milioika pertsona daude Txinako horoskopoaren jakinaren gainean. Bada, Txinako horoskopoaren 12 animaliak arratoia, zaldia, bufaloa, ahuntza, tximinoa, dragoia, sugea, tigrea, oilarra, txerria, untxia eta txakurra dira. Horietako bakoitzak balio desberdinak adierazten dituelarik.
2021a urrezko idiaren urtea da, ordena, diziplina, ahalegina, lana eta familiak markatutako aldia, non zortearen zenbakiak 1 eta 4 izango diren (konbinazio guztietan). Kolore zuria, horia, grisa, zilarra eta berdea erabiltzea gomendatzen dira. Aitzitik, urdina eta 5 eta 6 zenbakiak saihestea aholkatzen da ere.
Idiaren urtean jaiotzen diren pertsonek (1925, 1937, 1949, 1961, 1973, 1985, 1997, 2009 eta 2021) lasaiak, adeitsuak, fidagarriak, dedikatuak, aktiboak, arduratsuak, familiakoak eta lagunen artean oso ezagunak izateko joera dute. Konfiantzazkoak ere badira (batzuetan harroak) eta setatiak (ez dute erraz amore ematen).
'Idien' artean Vincent Van Gogh, Walt Disney, Margaret Tatcher eta Barack Obama daude.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.