Borrar
Zaborra botatzerako orduan egin behar den lana ez da makala. MAIKA SALGUERO
Ondo birziklatzeko aholkuak

Ondo birziklatzeko aholkuak

Urdina, horia, berdea, grisa eta orain ere marroia. Bost dira kaleetan topa ditzakegun edukiontziak, baina askotan zaborra nora bota behar den ez dakigu

jon ander goitia

Martes, 19 de noviembre 2019

Hona hemen erronka bat. Zein edukiontzira botako zenuke plastikozko biberoi bat? Eta erabilitako paperezko zapiak? Automatikoki gure buruak bultzatzen gaitu jarritako lehenengo adibide horretan biberoia kontainer horira botatzera. Eta bestean, urdinera. Aitzitik, bietan txarto birziklatzen egongo ginateke. Harrigarria iruditzen bazaigu ere, horrelako kasuak egunero gertatzen dira. Eta normaltzat hartzen ditugun beste ohitura batzuk ere zerrendara gehituko lirateke. Txarto birziklatzen da eta inor ez da salbu geratzen.

Horrelako kasuak saihesteko hainbat udalerrik (Plentzia, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Berango eta Lemoiz) herritarren kontzientziaziorako 'Birziklatu zalantzarik gabe' kanpaina antolatzen ari dira egoera hauen aurrean erabaki egokia hartzeko gomendioak luzatzeko. Ez da lan makala, estatuko eta eskualdeko araudiek ezarritako birziklatze helburuetatik urrun baikaude. Datuak mahi gainean jarrita, datorren urteari begira finkatu zen kontsumitutako produktuen erdia birziklatzea lortzea. Egun, aldiz, horren herena baino ez da betetzen. Zer egiten dugu gaizki? Kasu gehienetan jasotako informazio ezaren ondorioa izan daiteke gure erabakien errua.

Zerrendan agertzen zaigun lehen edukiontzia grisa da -batzuetan urduna ere dena- non birziklatu ezin diren hondakinak bota behar diren. Adibidez: txupeteak, pixoihalak, konpresak, zigarro-puntuak… Plastikozko jostailuak ere honetara doaz. Dena den, hobe da -hauek osorik badaude- uztea beste pertsona batzuei emateko prestatuta dauden horietan.

Ohikoa izan da pentsatzea jostailuen kasuan kontenedore horia litzatekeela egokiena, honetan plastikoa uzten delako. Eta horrela da, baina bakarrik ontzien edo bilgarrien kasuan. Hau da, plastikozko botilak, elikagaien plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta edari zein elikagaiek brikak. Zerrenda horretatik kanpo geratzen dira, beraz, material honekin egindako gainontzeko produktuak: musika diskoen karkasa, taperrak edo boligrafoak, orain arte horira bota izan direnak eta errefusen ontzira doazenak.

%5eko igoera

Eta nora bota jakiak? Errazena da, elikagaien hondar guztiak kontenedore marroira doazelako. Baita ere arrautza-oskola, kafea edota erabilitako sukaldeko papera. Papera? Bai, arraroa iruditzen bazaigu ere, elikagaiekin zikindutako papera ezin dugu ontzi urdinera bota. Dena den, gainontzeko papera eta kartoia, beti ere garbi baldin badaude, edukiontzi honetara botatzea da zuzena. Kalean topatuko dugun azken zakarrontzia berdea da. Honetan beirazko botilak, poteak eta ontziak utzi behar dira.

Zaborra botatzerako orduan egin behar den lana ez da makala. Asko eta ondo pentsatu behar da zein ontzira bota behar den gauza bakoitza. Eta bakoitzak duen zerrenda ez da laburra. Dena den, emaitzak baikorrak lortzen ari dira eta gutxinaka bagoaz produktu berrerabilien kopurua hobetzen. Iaz, %5 gehiago birziklatu genuen aurreko urtearekin alderatutako, guztira 84.660 tona. Hau da, norbanako bakoitzak 22,1 kilo bota zituen ontzi horira eta 33 kilo paper urdinera. Birziklapenak badoa pisua hartzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ondo birziklatzeko aholkuak