Borrar
Aurten berriro ere 140 karakteretan mikroipuin bat idazteko kapazak izan beharko dira parte-hartzaile ezberdinak. ONDARROAKO UDALA
Ondarroako X. Nanoipuinen lehiaketan esku hartzeko epea zabalik dago

Ondarroako X. Nanoipuinen lehiaketan esku hartzeko epea zabalik dago

Ondarroako Udalak azken urteotan txapelketak izandako harrera ona ikusita, literatura egitasmo hauxe berriro ere antolatzea erabaki du

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 16 de octubre 2021, 00:28

Ondarroako X. Nanoipuinen lehiaketan esku hartzeko epea zabalik dago. Hala, nahi duen edonork azaroaren 2ra bitarte bidali dezake bere hautagaitza mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora. Izan ere, Ondarroako Udalak azken urteotan txapelketak izandako harrera ona ikusita, literatura egitasmo hauxe berriro ere antolatzea erabaki du.

Ondarroako Udaleko Euskara sailak hartuko du bere gain egitasmoa. Aurten berriro ere 140 karakteretan mikroipuin bat idazteko kapazak izan beharko dira parte-hartzaile ezberdinak. Hortaz, nanoipuina ezizen batez sinatuta bidali behar da, idazle bakoitzaren datu pertsonalekin batera, NAN zenbakia eta mugikor zenbakia, tarteko. Era berean, idazlana eta egileen datuak agiri berean aurkeztu beharko dira.

Antolatzaileek eskua luzatu diete herritarrei bertan esku hartzera anima daitezen. 'Eman bidea zure sormenari. Baliatu aukera eder hau eta parte hartu lehiaketan' izan da aurtengo edizioaren leloa.

Egitasmoak euskara hizkuntzaren bidez sorkuntza sustatzea du erronkatzat. Literaturzaletasuna bultzatzea xedetzat duen ekimenera edozein pertsona aurkeztu daiteke, ondarrutarra izan ala ez, eta, horietara aurkezteko ez dago inongo adin mugarik. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi nanoipuin aurkeztu ahal izango ditu, eta, hauetarako gaia librea izango da.

Edonork lehiaketaren nondik-norakoen inguruan edolonako zalantzarik izanez gero, Udaleko Euskara Saileko telefono zenbakira deitu, 946833669 edota mrey@ondarroa.eus helbidebide elektronikora idatzi dezake.

Aurtengo edizioan orotara hiru garaikur banatuko dira. Irabazleak 400 euroko diru-laguntza eskuratuko du. Bigarren geratzen denak, berriz, 200 euro jasoko ditu, eta, hirugarrenak, 100. Ondarroako Udaletik nabarmendu dutenaren arabera, sari banaketa Literatur Amuak egitasmoaren barnean gauzatuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ondarroako X. Nanoipuinen lehiaketan esku hartzeko epea zabalik dago