udalbarriak.eus

Ondarroako Literatur Amuak jaialdia goi mailako egitarauarekin datorkigu

Izen ezagunak eta ez hain ezagunak osatuko dute programa, gaurtik azaroaren 1era arte

Zurekin

Viernes, 20 de octubre 2023, 10:49

Aurten ere euskarazko sormengintzak busti eta harrapatuko du Ondarroa urriaren 20tik azaroaren 1era, Literatur Amuak jaialdiaren beste edizio batekin. Izan ere, euskarazko sormengintzaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta Ondarroako Udalak aurten ere artistei plaza eskaintzeko eta euren lanak oholtzaratzeko agertokia eskaini nahi izan die. Izen ezagunek eta ez hain ezagunek osatuko dute egitaraua, goi mailako egitaraua.

Publicidad

Juan Fernandez Egiguren argazkilari ondarrutarrak Erakusketa Aretoan antolatutako erakusketa izango da lehen ekimena. Fernandezek, berak sortutako 'Ondarrutarrak' bildumaren lehen atala erakutsiko du, bere begipuntutik gerarazitako herriko eta herritarren irudiekin. Herriko artistekin jarraituz, Josu Arrizabalagak 'Herriko lehengo andra-gizonen istorioak' kontatuko ditu: ¿xelebrekeriak, bitxikeriak, pasadizoak… herriko kontuak. Musikaz Keu Agirretxea arduratuko da. Urriaren 31n, asteartea, Judit Nedderman abeslari eta konposatzaile kataluniarrarekin batera igoko da Beikoziniko oholtzara. Jaialdia amaitzeko, azaroaren 1ean, umeei zuzendutako 'Arrainak bihotzean' ikuskizuna egongo da Beikozinin, Leire Bilbao ondarrutarraren testuetan oinarritutako Mar-Mar taldearen ikuskizuna.

Ikuskizun batzuetarako sarrerak erostea beharrezkoa da, eta gainontzekoetan aforoa bete arte sartu ahalko da aretora. Sarrerak, Turismo Bulegoan egongo dira salgai. Beraz, kuxkuxeatu eta ziur proposamen interesgarriak aurkitzen dituzula literaturan murgiltzeko eta ongi pasatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad