Borrar
'Itzulerak' liburuaren azala.
Omenaldi bat herritik eta herriarentzat

Omenaldi bat herritik eta herriarentzat

Aiora Sampedro

Lunes, 22 de abril 2024, 00:53

Miren Agur Meabek azaroan argitaratu zuen 'Itzulerak' eleberria autorearen kontagintzan ohikoa den Lekeitioren alter ego Garraitzetan kokatua da. Bertan denboraren eta espazioaren gurutzatze zenbait kontatzen dira pertsonaia desberdinek beren iragan eta patua topatzen dutelarik itzulera moduan.

Hiru pertsonaietan dago fokalizatua kontakizuna, hirurak haien artean txandakatzen dira lehen pertsonan beren gorabeheren berri emateko. Hizlari nagusi Katalin dugu, XVI. mendera bidaiatuko duen gazte garaikidea. Bertan, Marija de Jauregi ezagutu eta haren irakaskuntzen berri emango digu, zientziak bizitza arrunta bereganatu aurretik kokatzen dena. Harekin espazio eta denbora trukatuko ditu Estefana gazteak. Gazte izanik ere, bi anaia-arreben arbasoa den emakumea da Estefana, familiaren etxera helduko dena eta haren garapena ezagutuko duena hainbat mende geroago. Bestalde, gazteentzako liburua izanik, hirugarren protagonista gaztearen papera haren anaia Gontzal nerabearen kontakizunak beteko du. Gazte irakurleak bi emakumeen hariak lotuko ditu familiako dorretxearen historia kontatzen duten eskriturak arakatuz. Kontakizun bikoitzaren efektu horrek euskarri logikoa ematen dio gertakari fantastikoari eta irakurketan ulergaitzen gertatu daitekeen alderdia goxatzen du irakurlearentzat. Horrek, Katalinen bidaian abenturak eta misterioa uztartzearekin batera, liburu irakurterrazean gozagarria bilakatzen du hau.

Itzulerak

Garraitzeta Lekeition kokatzen da, baina Erdi Aroan jauntxo familiak izan zituen ezein euskal herrirekin alderatu daiteke, idazleak berak aipatzen dituen hamarnaka beste herrien modura. Liburu bat da gazteentzat, opari bat Lekeitiorentzat eta omenaldi bat Marija de Jauregirentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Omenaldi bat herritik eta herriarentzat