La Primitiva de este sábado: comprobar resultados del 1 de febrero
Igartza Sariari esker idatzitako obra dugu hauxe, euskal idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den diru-laguntza, alegia. TXALAPARTA.EUS

Olatz Mitxelenak 'Arrain hezur bat eztarrian' liburua kaleratu du

Pertsonen arteko harremanetan ematen diren husturei buruz mintzatzen da bere lehen obran

Unai Sarriugarte

Viernes, 31 de marzo 2023, 16:26

Pertsonen arteko harremanetan ematen diren husturei buruz mintzatzen da Olatz Mitxelena bere lehen lanean. Umorea, gorputza, absurdoa edota gogoeta aurkitu ditzake irakurleak bertan. 24. Igartza Sariari esker idatzitako obra dugu hauxe, euskal idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den diru-laguntza, hain zuzen ere.

Publicidad

'Arrain hezur bat eztarrian' izenekoa hamar ipuinek osatzen dute. Mitxelenak dioenez, ipuin bakoitza desberdina da gai eta estiloari erreparatuz gero, baina denek badute puntu amankomun bat. Izan ere, kontakizun guztiek dute hizpide gizakiaren baitan sortzen diren min, zauri txiki eta baita gizakien arteko harremanetan jazotzen diren pitzadurak ere.

Era berean, komunikazio falta edota zerbait esatearen zailtasunaren sentsazioa antzeman dezake irakurleak, egilearen esanetan. Sentsazio horrekin egin zuen topo hor nonbait Mitxelenak, liburua idazten zegoen bitartean. Hori dela medio, 'Arrain hezur bat eztarrian' izenburua ematea otu zitzaion, esatera ausartzen ez garena edo ezkutatu nahi dugunaren sentsazioari keinu eginez.

Olatz Mitxelena gipuzkoar idazle, itzultzaile, zutabegile eta irakaslea dugu. Filosofian lizentziaduna, gaur egun Bigarren Hezkuntzan egiten du lan euskara irakasle gisa. Pasa den urtean Marina Garcés filosofoaren 'Filosofía inacabada' liburua euskarara itzuli zuen, Jakin argitaletxearen eskutik. Horrez gain, iaz ere Arabako Foru Aldundiarekin batera 'Zeremonia' izeneko ipuina eman zuen argitara. Bere literatur ibilbide laburrean jada bi garaikur bereganatu ditu: Igartza Saria 2021ean, eta Ignacio Aldekoa Saria 2022an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad