Harkaitz Cano eta Olatz Mitxelena.

Olatz Mitxelena eta Harkaitz Cano, 2023ko Kritikaren Saria

Literatura Kritikarien Espainiako Elkarteak Espainiako Kritikaren Sarien irabazleak iragarri ditu asteburu honetan, Ferrol Coruñako herrian

Lunes, 15 de abril 2024, 14:22

Olatz Mitxelena eta Harkaitz Cano euskal idazleek Espainiako Literatura Kritikarien Elkartearen saria jaso dute narratiba eta poesian, hurrenez hurren, 'Arrain hezur bat eztarrian' (Elkar) eta 'Ulu egiteko bolondres bila' (Susa) liburuei esker. Irabazleak asteburu honetan iragarri dituzte Ferrol Coruñako herrian.

Publicidad

'Arrain hezur bat eztarrian' lanak hamar testu biltzen ditu, eta, horri esker, Mitxelenak 2021eko Igartza Saria jaso zuen. Aipatzekoa da irakurleak umorea, gorputza, absurdoa edota gogoeta aurki ditzakeela bertan. 'Ulu egiteko bolondres bila' lanari dagokionez, bestalde, Canok poema bikainak ondu ditu oso detaile gutxirekin, irakurlea etengabe irribarre egitera eta hausnartzera bultzatzen dutenak, tonu ironikoa albora utzi gabe.

Baina ez dira saridun bakarrak izan, noski. Narratiba sailean, zehazki, Raúl Quintoren 'Martinete del Rey Sombra' lana saritu dute; Manuel Veigaren 'Perder as bestas'; bederatzi kategorietan emakume bakarra izan den Olatz Mitxelenaren 'Arrain hezur bat eztarrian'; eta Pasqual Farràsen 'La necessitat'.

Poesia atalean, bestalde, hauek eraman dituzte sariak: Ben Clark 'Demonios' lanagatik; Antón Lopo 'Diarios / 1. Azul Monforte'gatik; Harkaitz Cano 'Ulu egiteko bolondres bila'gatik; eta Marc Granell 'Arran de gel'gatik.

Hori gutxi balitz, Estatuko edozein hizkuntzara itzulitako atzerritar liburu onenaren atalean, Fortuna Hernán Diazen lana aukeratu dute kritikariek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad