Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Agirre
Jueves, 23 de enero 2025, 14:19
Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, 1970) ALDAPA ikerketa taldeko zuzendarikidea lehendakari izendatu du Puntueus Fundazioaren patronatuak eta Iñaki Goirizelaiaren lekukoa hartu du UPV/EHUren ordezkari gisa. Izendapen berria ilusioz eta arduraz hartzen duela adierazi du Arbelaitzek: «Proiektuak duen osasun ona mantendu eta euskal gizarte digital hobea garatzen laguntzea da nire helburua».
Azpimarratu duenez, «beti jarraitu izan dut PUNTUEUS proiektuaren ibilbidea. Amets izan zenetik gaur egun den proiektu sendo eta finkaturaino, uste izan dut herri bezala esparru digitalean presentzia izateko ezinbesteko proiektua zela». Era berean, Arbelaitzek nabarmendu du Fundazioko lantaldearekin lankidetzan aritzeko aukera izan duela aurretik, eta «haien profesionaltasuna eta jarrera positiboa direla eta oso gustura aritu naiz, eta haiengan konfiantza osoa dut».
EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, gaur egun Irakasle Osoa da. ALDAPA ikerketa taldeko zuzendarikidea da, eta bertan Adimen Artifiziala Osasunean eta Ikasketa Automatikoko Eredu esplikagarriak eta bidezkoak lantzen ditu. Hainbat urtez fakultateko zuzendaritza-taldeko kide izan da, eta une honetan, Berdintasun Batzordeko eta EHUko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kidea da. Teknologia arloan emakumeen presentzia aregaotzeko eta ikusgarri egiteko ekintzak ere bultzatzen ditu. Esate baterako, 'Emakumeak Zientzian' ekimenaren koordinatzailea da. Halaber, UEUko Informatika saileko sailburua izan da urtetan, eta azkenaldian Ikergazte kongresuko koordinatzailea da.
Zortzi urte karguan izan ostean Goirizelaiak abenduan jakinarazi zuen bere etapa amaitutzat jotzen zuela eta lekukoa pasatzeko garaia iritsi zela. Aurrez, 2012tik 2016ra, Joan Mari Torrealdai Nabea izan zen lehendakari Euskaltzaindiaren ordezkari bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.