Borrar
Olatua dator!
Territorios

Olatua dator!

Jon Martin-Etxebeste

Jueves, 28 de marzo 2024

Zer gertatuko litzateke uraren maila 500 metro igoko balitz? Nola eraldatuko luke horrek gaur egun ezagutzen dugun Europako mapa? Gal(d)era horren erantzun posible bat da 'Artxipelagoa' izeneko komikia. 2103. urtean kokatzen da kontaketa. Mundu mailako indar orekak aldatu egin dira erabat, eta Euskal Artxipelagoa bi potentzia berriren arteko gerraren erdian dago: iparraldean Germaniar konfederazioa eta hegoaldean Ipar Afrikako Liga. Lehen orrialdetan Euskal Herriko artxipelagoa erakusten duen mapa. Euskaldunen kokagune estrategikoak bando baten ala bestearen artean aukeratzera behartuko ditu eta erabaki hori printzen eskuetan dago. Olatu handien aurreko mundua ezagutu zuten hiru amona-agure dira printzak. Urak estalitako paraje horien azpiko belardiez akordatzen diren pertsona bakarrak. Zentzuz eta libreki hartu beharko lukete gerrara joateko edo neutral mantentzeko erabakia, baina badira gerra sustatu nahi duten esku beltzak...

Alex San Vicentek sinboloz eta espresioz ornitu du leiho bakoitza eta istorioa maparen gune batetik bestera, saltoka, ordenatu du kontakizuna, erritmoz. Geopolikak ez du eskrupulorik. Nahi dutena lortzearren bere leinukoak saltzeko prest dauden pertsonaiak marrazten dira eta baita bere leinukoak babesteagatik edozer egiteko gai direnak ere. Espioi lanetan dabiltzanak, gerrarekin negozioa egiten dutenak, botere katean gora egin nahi dutenak… eta baita etsipena onartu eta Jainkoarenganako fedean ainguratuko direnak ere. Itsaslapurren estetika eta kresal usaina duen etorkizun hurbileko istorio honetan euskara uhinen gainean dabil, beste kulturekiko inolako inbidiarik gabe. Komiki hau dagoeneko entzungai dagoen podcast-aren bertsio ikusgarria da; eta hura aurreratuago dagoenez, beste askoren lehena dela susmatu daiteke. Euskal klasiko argitaratu berri baten aurrean gaude, beraz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Olatua dator!