Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Viernes, 10 de septiembre 2021, 17:34
ONCEren kupoiak Arabako bi gai nabarmenen berri emango du hilabete honetan. Alde batetik, irailaren 13an (astelehena) zozketatuko den eguneroko kupoia Olarizuko Erromeria tradizionalari egongo da eskainia -aurten pandemiaren aurrean prebentzioagatik erromeria egingo ez den arren-, eta asteburuko kupoia, irailaren 26an (igandea) zozketatzekoa, Gasteiz hiriaren fundazioaren 840. urteurrenari eskainiko zaio. Bi irudiak salgai daude dagoeneko, eta 11 milioi kupoitan (5,5 milioi irudi bakoitzean) islatuko dira, estatu osoan zehar bi efemerideak ezagutzera emateko.
Gasteizko Udalean egin zen aurkezpenean kupoien xehetasunak jakinarazi zituzten, Gorka Urtaran Alkateak; Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde-Ordezkariak; Rafael Ledesma ONCEren Euskadiko lurralde Kontseiluko presidenteak, eta Teresa Salgado ONCEren agente saltzaileak.
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eskerrak eman dizkio ONCEri «hain gureak ditugun bi efemerideak» azpimarratzeagatik. «Olarizuko erromeria Gasteizeko bereizgarrietako bat da, udari agur esan eta ikasturte berriari ongietorria emateko. Gainera, Gasteiz 1181. urtean sortu zela ospatzea ere harro egoteko modukoa da hiriarentzat, harro egoteko moduko aberastasun historiko eta kulturala erakusten baitu» adierazi du alkateak.
Bestalde, ONCE Euskadiko lurralde-ordezkari Juan Carlos Anduezak gogorarazi duenez, «iaz pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren, agente saltzaileek ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitzen dute herri eta hirietako kaleetan, eta, aurten, Euskadin 17 milioi euro baino gehiago banatu dira sarietan, eta udalerri saridunen zerrenda luzea da».
ONCEk Euskadiko ekitaldi esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta, horrela, herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen dute; izan ere, joko horiei esker, 3.400 pertsona-itsu edota ikusmen murriztuko pertsona inguruk, EAEko Erakundeko afiliatuek, beharrezko prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, eta erabat haien gizarteratzearen alde egiten dute.
Olarizuko Erromeriari eskainitako kupoia irailaren 13an (astelehena) zozketatuko da, eta, beraz, ONCEren eguneroko kupoia denez, 1,5 euroren truke, 35.000 euroko 55 sari eskainiko ditu bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean jokatuz gero, 25 urtez hilean 3.000 euroko 'paga' bat irabaztea eskaintzen du, 35.000 euroko ordainsariari gehituta.
XIX. mendetik, Ama Birjinaren jaiotzaren jaiaren ondorengo astelehenean (irailaren 8an), erromeria herrikoia egiten da Gasteizko hegoaldeko Olarizuko zelaietan, Olarizuko muinoa koroatzen duen gurutzeraino igotzeko.
Goiz horretan bertan, Udalbatzaren urteroko bisita egiten da udalerria mugatzen duten mugarrietara. Duela 500 urte baino gehiagoko administrazio-ohitura da, eta Montero Mayor delakoaren jarduneko alkatea du buru. Arratsaldean, hainbat jarduera ludiko izaten dira landetan, familia osoarentzat. Erromeria honekin udako zikloa ixten da eta uztak biltzeagatik eskerrak emateko nekazarien erritua betetzen da.
Toki gutxik dute izen eta abizena, Vitoria- Gasteizek duen bezala. Nafarroako Antso VI.a erregeak eman zion 'Victoria Berria' izena, hiria 1181ean sortu zuenean. Garai hartan, harresiz inguratutako hiribildu bat zen, Nafarroako erresumaren defentsarako aurreratua zena. 'Gasteiz' abizena muinoan zegoen herrixkarena da.
Gasteizko fundazioaren 840. urteurrenari eskainitako kupoiak, ONCEren asteburuko kupoia izanik, sari nagusi bat eskaintzen dio bost zifra eta 300.000 euroko serieari, gehi 5.000 euro hilean 20 urtez jarraian, lehenengo erauzketan saritutako zenbakiaren eta seriearen kupoi bakar bati. Gainera, hilean 2.000 euroko sariak ere eskaintzen ditu 10 urtez jarraian, bigarrenetik bosgarrenera bitartean egindako ateraldietan saritutako zenbaki eta serieen lau kupoiei.
ONCEren kupoiak ONCEko 20.000 agente saltzailek merkaturatzen dituzte. Gainera, juegosonce.es webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.