

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 8 de septiembre 2023, 12:21
Gasteizek agur esango dio udari astelehen honetan, udazkenari ongietorria egiteko, Olarizuko Eguna dela eta. Olarizuko Eguna udalerria mugatzen duten 38 mugarrietako ibilbidearekin hasiko da. Izan ere, udalbatzak ia 10 kilometroko ibilbidea egingo du, eta Lubiano, Jungitu, Matauko, Argomaniz eta Andollu herrietatik igaroko dira udaleko kideak, besteak beste.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, udal ordezkaritza 09.00etan abiatuko da Plaza Berritik, eta horrela, Udal Txistulari Bandaren doinuari jarraituz, udalbatzak hasiera emango die Olarizu eguneko ekitaldiei. Lehenengo mugarria 333 zenbakiduna izango da, Lubianon dagoena, eta azkena 371 zenbakiduna, Andollun.
Egitarauaren ekitaldi gehienak zelaietan egingo dituzte. Hala, 13.00etan babarrun jana hasiko da, Boilurrek antolatuta. Olarizu mendiaren gailurrean, berriz, angelusa egingo dute. Handik gutxira iritsiko da udal segizioa, eta Olarizuko Etxaldean bazkalduko du, Gasteizko kontzejuetako ordezkariekin batera.
Haurrentzako jolasak, kalejira, musika, dantza eta herri kirolak izango dira arratsalde osoan, bertako produktuen gune tradizionalez gain. Erromeria 20.00etan itzuliko da zelaietatik. Zinegotziak Plaza Berrira abiatuko dira berriro, eta han, Udal Musika Bandak egingo die harrera 'Viva Vitoria' interpretatuta. Apur bat geroago amaituko da eguna, suzko zezenarekin.
Gasteizko Udaleko Landa Eremuko zinegotzi Miren Fernández de Landak gasteiztar guztiak animatu ditu festan parte hartzera: «Hurbildu zelaietara eta gozatu ekitaldiz betetako egun batez. Gure lur eta baserrietako produktuak, babarrun jana, musika, dantza, jolasak edo herri kirolak. Adin guztietarako jarduerak. Eguraldia lagun izatea eta zelaiak betetzea espero dugu, jendeak ikasturte berriari hasiera ematen dion tradizio polit honetaz goza dezan, familia eta lagunekin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.