Borrar

okagarria

Lunes, 6 de noviembre 2017, 00:41

Azken bolada honetan ugaldu egin dira sarean elikagai bitxiak edo ezezagunak dastatzen dituzten ‘youtuberrak’. Batzuetan, herrialde batean ohikoak diren jakiak, exotiko eta arrotz egiten dira beste batean. Arrakasta itzela lortu dutenen artean, azken asteotan ‘Those Rosie Days’ izenekoa aurkitzen dugu; bertan, Britainia Handiko Rosie horrek, bere ahizpak Espainiatik ekarritako gozokien dastaketa egiten du. Birala egin den emanaldi honetan, denok ezagutzen ditugun “litxarkeriak” agertzen dira, eta, oro har, denak dira bere gustukoak. Baina bideoa horren erakargarria eta bisitatua bihurtzearen zergatia, pipitak eta Cola Cao hartzeko eran datza. Dirudienez, inork ez dio azaldu haziak azal barik jan behar direla eta txokolate-hautsa esnetan disolbatu behar dela, ahoan sartu baino lehenago. Kasu bietan ondorioak, aurreikusteko modukoak dira.

Baina modan jarri den ohitura honetan, emaitzak ez dira beti horren atseginak. ‘Surströmming’ (hartzitutako sardinzarra) potoetan saltzen den Norvegiako berezitasuna dugu. Potoa ireki bezain laster, jasanezinezko kiratsa omen dario eta lehendabizi dastatu dutenek ez dute normalean berriro probatu nahi izaten. Sareetan ‘munduko elikagairik nazkagarriena’ izendatzen dute, eta ugariak dira botaka amaitzen diren saiakerak; batzuentzat, agertzen diren iruzkinen arabera, oso barregarria suertatzen da.

Ildo honetan Sandra Cires izeneko youtuber kubatarra dugu. Neska pertxenta honek nahasketa ezinezkoak egiten ditu. Emanaldiek milioi eta erdi bisita gainditu dituzte, eta, besteak beste, olagarroa esne kondentsatuarekin edota kipula karameluarekin nahasten eta dastatzen ikusi ahal dugu, normalean okadak eta goragaleak eraginez.

Era horretako eskaintzek hamaika orrialde betetzen dituzte Youtuben. Goma, intsektuak, mamorro ezberdinak... ahotik behera sartu daitekeen guztiak badauka bere txokoa eta mundu osoan zehar lortutako atxikimendua.

Barre eginarazteko janaren erabilera ez da orain asmatu den zerbait. Denok buruan ditugu pailazoen arteko lehiak, baina deigarria da benetan ume eta gazteentzako ohiko saioetan gaur egun noraino hedatu diren.

Disney Channel-ek eskaintzen dituen telesaioetan, esate baterako, ez da batere arrotza, espagetiak edo pizzak, jaurtitzeko arma gisa agertzea, ohiko grabatutako barreak entzuten diren bitartean.

Ez dakit belaunaldiarekin zerikusirik izango duen, baina nik horrelako eszenak ikustean ezin dut saihestu aitak, jan gura ez nuenean, esaten zidana: «Ojalá volviera el 42».

Badakit gehienetan horrelako lerdokeriak dibertitzeko asmoz bakarrik egiten direla, baina beste gai batzuetan zuzentasun politikoa horren kontuan hartzen den sasoi honetan, elikagaiak alferrik galtzeari, behar den garrantzia ematen zaionik, ez dirudi.

Gizakiaren historia biziraupenaren aldeko borrokaren historia da. Elikagaien bedeinkazioa kultura eta zibilizazio guztietan egiten da. Janarekiko mesprezuak, susmoa dut, ez digu ezer onik esaten bizi garen garaiez.

Bide batez: FAOren azken datuen arabera munduko zazpi biztanletik bat, behar adina janari eskuratu ezinik dabil.

Jakina da, jateko gauzekin ez da jolasten. Errespetu kontua da, besterik ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo okagarria