Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Las Tesisen performancea Amsterdamen. AFP

Oihu feminista, Txiletik mundu osora

Las Tesis elkarteak sortutako abestia eta dantza emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur bihurtu da hainbat herrialdeetan

Martes, 3 de diciembre 2019, 22:46

Hilabeteak dira Txileko biztanleak kalera atera zirela haien eskubideak defendatzeko. Hiriburua, Concepción, Valparaiso... jendez bete ziren. Haien eskakizunen artean soldaten igoera eta heziketa eta osasuna izateko eskubidea daude. Eskakizun horiei kausa feminista gehitu zaie. Emakumeenganako indarkeria arazo handia izaten jarraitzen du herrialde honetan eta ... feministek, haien gaitzespena erakusteko, performance bat sortu dute.

Publicidad

Ekintza artistiko errebindikatzaile hau Las Tesis kolektibo feministak burutu zuen eta mundu osoari bira eman dio. Begiak zapi beltz batez estalita, koreografia eta kanta tartekatzen dira, indarkeriaren kontrako mezuak zabaltzeko. Abestiaren izena 'Un violador en tu camino' (Bortxatzaile bat zure bidean) izena du eta letra lekuaren arabera moldatu egiten da. Txilen «errua ez zen nirea izan, non nengoen edo nola jantzi nintzena ere» kantatzen dute.

Antzezpen desberdinetan, ehunka emakumek parte hartu zuten eta Las Tesis elkarteak beste plazetan errepikatzera deitu zuen. «Bortxatzailea zeu zara», oihu egiten dute. Mexikon feminizidioen aurka kantatu zuten «isiltasun gehiagorik ez» eta «bizirik nahi ditugu», hitzekin. Performancea bukatzean martxa bat egin zuten emakumeen hilketen aurka protesta egiteko eta haien haserrea erakusteko.

Abesti honek modu erraz eta zuzen batean azaltzen ditu teoria feministak eta gaur egungo gatazkak. «Jaiotzeagatik epaitzen gaituen epailea da patriarkatua eta gure zigorra ikusten ez duzun indarkeria da», dio lehenengo zatiak. «Polizia, Estatua, presidentea da. Bortxatzailea zeu zara», jarraitzen du. Letra hauek ez dira ezerezetik atera, Nazioarteko Giza Eskubideen Institutuaren arabera izandako sei asteetako protestetan, 93 sexu-abusu gertatu dira poliziaren eskuetan.

Parisen, Eiffel dorrearen aurrean, kanta indartsu entzun zen. GEOFFROY VAN DER HASSELT / AFP

Kanta Argentina eta Kolonbiara heldu da, Mexikora, Bartzelonara eta baita Eiffel dorrera ere. Bitartean, Txilen indarkeria irauten du. Duela gutxi, poliziak Las Tesisen performancea dantzatzen ari zen talde baten aurka egin zuten Santiago de Txilen eta emakume bat atxilotu egin zuten. Hala ere, herrialde honetako emakumeak kantan jarraitzen dute, ahotsa isilarazi dezakeen horma edo kartzelarik ez dagoelako. Gainera, laster Bilbon ere izango da kanta honen antzezpen bat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad