Borrar
Oihartzunen artean

Oihartzunen artean

Domingo, 5 de abril 2020, 00:15

Hamar bat urte pasatu dira Igor Estankonak bere azken poema liburua argitaratu zuenetik, eta parentesi moduko horren ondoren 'Moskito' izenburuko idazlana plazaratuz egin du poesiaren alorrean berragertzea. Hemengo poemak osatzeko erabili diren irudien interpretazioan ziur aski ez dira bat etorriko irakurlea eta idazlea: agian idazlearen aldetik pertsonalak eta zehatzak diren erreferentziak, beraz errealitatearekiko lotura argia duketen irudien oinarrian daudenak, irakurlearentzat misteriotsuak izango dira, surrealismoaren emaitzak alegia. Izan ere, idazleak idatzi bere esperientziatik idazten duen moduan, irakurlea bere eskarmentuan oinarritzen da idazlana ulertzeko. Eta honek, jakina, ez dio kentzen baliorik lanari, aitzitik, Umberto Ecok aspaldian adierazi zuen hariari jarraituz, benetan balio duten lanak irekiak baitira, interpretazio asko onartzen dituztenak.

Unibertso propioa eraiki du idazleak eta irakurlea ia gonbidatu moduan begira dago poetaren etxearen barruko mundu berezi horri. Poemak eraikitzeko idazleak mundu exotiko eta urruna aipatzen du askotan, eta bestetan poesia errealitate gordinaren gainean bermatzen duela ematen du, poemak erdibide batean kokatuta egongo balira bezala, erdibide ez-egonkor eta malguan. Poemetan mundu grekoaren erreferentziak ere agertzen dira eta geografiari buruzko aipamen ugari topatu daitezke, lekua izaeraren osaeran funtsezkoa baita.

Moskito

  • Susa. 96 orr. 13,50 euro.

Bestaldetik, baliabide erretorikoen aldetik askotan errepikapena erabiltzen du idazleak, erromantzeetan-eta erabiltzen zen teknika nolabait berrituz, esaldiak eta hitzak oihartzunean errepikatzen direlarik. Eta agian oihartzunarena giltza da liburu honetan murgiltzeko. Izan ere, Igor Estankonaren poemetan irakurlea oihartzunen oihartzunez inguratuta aurkitzen da, eta oihartzun horietan misterioak daudela susmatzen duelarik, horiek interpretatu beharra sentitzen du. Ziurtasunik ez dauka, ordea, eta horren ondorioz ulermen objektiboak baztertuta zirrarak bezalako ezagutzari eutsi beharko dio.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oihartzunen artean