Borrar
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren aurtengo edizioko sariak emateko ekitaldia astelehen honetan egin da Bilboko Udala
Oihane Fernandez Mendiak irabazi du Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa

Oihane Fernandez Mendiak irabazi du Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa

Euskarazko modalitatean izan da 'Ez esan hori' lanari esker. Halaber, accesitak eskuratu dituzte Isidoro Calvo Lorenzok 'Pello Bertendonaren kasu zoragarria' kontakizunarekin eta Amaia Iturriotz Etxanizek 'Etxe tresnak' obrarekin

Lunes, 16 de octubre 2023, 17:41

Larunbatean laurogeita hamar urte bete ziren Gabriel Aresti jaio zenetik. Izan ere, poeta eta dramagile bizkaitarra Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14an. Bada, bere omenez mota ezberdinetako ekitaldiak egiten ari garen egun berezi hauetan, aipatzekoa da Oihane Fernandez Mendiak irabazi duela Bilboko Udalak antolatzen duen Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa, euskarazko modalitatean, 'Ez esan hori' lanari esker. Gainera, accesitak eskuratu dituzte Isidoro Calvo Lorenzok 'Pello Bertendonaren kasu zoragarria' kontakizunarekin eta Amaia Iturriotz Etxanizek 'Etxe tresnak' obrarekin.

Bestalde, gaztelaniazko modalitateko irabazlea Salvador Serrano Molinaren 'Glúteos' izan da, eta accesitak lortu dituzte Asun Garate Iguaranek eta Jose Quesada Morenok, 'El hombre del carro' eta 'Lazos familiares' lanei esker.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren aurtengo edizioko sariak emateko ekitaldia astelehen honetan egin da, idazle bilbotarrari eskainitako egun instituzionalean. Juan Mari Aburto alkatea izan da buru, eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak, udalbatzako ordezkariek, poetaren senideek eta sarituek ere parte hartu dute.

Euskarazko kategoriari dagokionez, epaimahaiak hurrengoa nabarmendu du lan irabazlearen inguruan: «Hasieratik bertatik xarmatzen gaitu ipuin honetako prosak». «Esaldi eta paragrafo laburretan oinarritutako estilo zuzen eta hizkera literario eta, tarteka, poetiko batek gidatzen gaitu narratzailearen mundu itogarrian barrena. Ahots sendo bat ageri zaigu min, zauri eta sentipenak erakusteko, eta kartzela bilakatutako bizitza bidaia baten moduan azaldu, aterabideak eta ihesbideak nondik agertuko, amaiera indartsu batera bilduta», azaldu du.

Irabazleak 3.500 euro jasoko ditu, eta accesitak lortu dituztenek 1.750na euro. Euskarazko 73 lan jaso dira lehiaketaren aurtengo edizioan, iazkoan baibo %26 gehiago.

Hori nahikoa ez dela, Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak Arestiren poemak irakurriko dituzte astelehen honetan, 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturgunean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Oihane Fernandez Mendiak irabazi du Gabriel Aresti XL. Ipuin Lehiaketa