Oihane Amantegi, 'Arte[faktua]'n. eitb.eus

Oihane Amantegi idazle, itzultzaile eta antropologoa, 'Arte[faktua]'n

Lara Izagirre, Ane Murua eta Edu Zelaieta artistei eta usurbildarren irakurketa ohiturei ere tarte bat eskainiko die saioak

Zurekin

Viernes, 18 de diciembre 2020, 18:43

Oihane Amantegi idazle, itzultzaile eta antropologo zornotzarra izango da aste honetako 'Arte[faktua]' saioaren protagonista. Ibaiertzeko ipuina (Elkar) da bere lehen literatur lana, eta hau izango dute hizpide, besteak beste, Yolanda Mendiolak eta biek, larunbatean, 12.50ean, ETB1en eta eitb.eus-en emitituko den programan. Heriotza da kontakizuneko gai nagusia, ume baten ikuspuntutik kontatua. Zornotzako Ibarra landetxean egingo dute hitzordua Amantegirekin.

Publicidad

Lara Izagirre zinemagilea batuko da solasaldira elkarrizketaren hondarrean, betidaniko laguna baitu Amantegik. Izagirrek horren liburuari buruz duen iritziaz edota zinemara eramango lukeen edo ez izango dute solasgai.

Hori nahikoa ez balitz, aste honetan, Irakurlearen tartean, Ane Muruak Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua gomendatuko du.

Usurbilgo kaleak

Bestalde, 'Arte[faktua]' saioak Edu Zelaieta Arte egilea gehiago ezagutzeko aukera izango du. Gehien erabiltzen duen hitza, inoiz erabiliko ez lukeena... Eta beste hainbat bitxikeriaren inguruan ariko dira.

Horrez gain, Joseba Elorza Usurbilgo kaleetan ibiliko da bertakoei irakurketari buruzko ohitura eta zaletasunez galdezka.

Hori guztia eta saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, esan bezala, 'Arte[faktua]' saioan, larunbatean, 12.50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad